La Verna: Larrako karstaren azpian

  • Euskal Herritik atera gabe koral arrezifeetan, basamortuetan eta glaziarretan barrena bidaiatu dezakegu, denboran atzera eginez gero. Geologiak kulturarekin, ekologiarekin eta politikarekin duen lotura estua deskubrituko dugu inguruari arreta pixka bat jartzen badiogu, eta sistemek nola funtzionatzen duten eta saturatzeko zorian noiz dauden ere ulertuko dugu gisa horretan.

    Asier Hilario geologoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa da eta dibulgazioaren arloan lan handia egindakoa; besteak beste Geodibertsitatea liburua idatzi du "gure lurraren memoria ezkutuaz". Bost proposamen eskatu dizkiogu uda honetarako. Egunez egun eskainiko ditugu eta hauxe duzue lehenengoa.

(La Vernako webgunean bisita birtuala ere egin daiteke (argazkia: laverna.fr)

Beste planeta batera bidaiatzeko dirutza xahutzen ari diren Elon Musk eta antzeko milioidunei ziria sartu nahi izango bagenie, Euskal Herrian Larrako karsta izan daiteke aukera polita. Zuberoa eta Nafarroa artean kokaturik, mazizo hau 2.000 metrotik gora aurkitzen da, eta gure paisaia harrigarrienetako bat da: pinu beltzak, harri zartatuak, arrailak eta ebakidurak nonahi dira, kareharrizko unibertso honetan. Europako gune karstikorik garrantzitsuenetarikoa da.

GPSa eskuan edo mapa on bat motxilan ezinbesteko dira, berdin Belaguatik nola Santa Engrazitik errepidea hartu eta San Martingo harri ospetsuaren inguruan plantatzen direnentzat. Auñamendi (2.507 m.), Arlas (2.044 m.) edo Añelarra (2.358 m.) dira mendizaleek gogokoen dituzten tontorretako batzuk. Baina Euskal Herriko mendi garaienak biltzeaz gain, inoiz ikusi diren leize sakonenak ere aurki daitezke hemen.

Duela 40 milioi urte itsas hondotik Alpeak, Pirinioak eta munduko beste mendikate ezagun asko sortu zirenean –plaka tektonikoen talkak eragindako prozesuen ondorioz–, ingurumari honetan kareharrizko formazio paregabea azaleratu zen. Uraren eraginez, kareharri azal gogor horretan artesi eta pitzadura sakonak sortu dira: lapiaz ikaragarri horren azpian galeria sare erraldoia ezkutatzen da. Egun, Larran, lurpeko errekek 400 kilometroko ibilbidea egiten dute –espeleologoek esploraturikoak kontuan hartuta soilik–, eta gutxienez 3.000 sima daude katalogatuta, horietatik hamar munduko handienen artean daude, tartean San Martingo Harrikoa, Ilaminako Ateetakoa eta La Vernakoa.

1953an “La Vernako klana” izeneko taldeak San Martingo Harriko kobazuloen sistema esploratzen ari zela gela natural erraldoi bat aurkitu zuen 734 metroko sakoneran; aurreko urtean Marcel Loubens espeleologo okzitaniar ospetsua hil baino 200 metro beherago. Gela horretako 100 metroko ur-jauziaren emaria EDF enpresa hidroelektrikoak esplotatu nahi izan zuen, baina topografia zehatza ez zutenez, tunela toki okerrean hasi ziren zulatzen. Ondoren, 1961ean Aranzadi Zientzia Elkarteak jatorrizko ubidea aurkitu zuen, "Aranzadi" galeria deitzen zaiona. Gaur egun Suez multinazionalak zentral hidroelektriko bat dauka instalatuta barruan, baina turismoak ere lekua hartu du.

La Verna munduan bisitatu daitekeen lurrazpiko gela handiena da: 194 metroko altuera, 245 metroko zabalera eta 5 hektareatako azalera du. Saint Vincent errekak eskisto iragazgaitzaren arteko kareharria desegin du, hutsune natural handi bat sortuz. Erreka 1.500 metro beheago azaleratzen da, Santa Grazin.

Eta hortik gertu Kakueta eta Holtzaurteko arroilak daude, urak haitz karbonatatuetan egindako bide sakon ikusgarriak, Larrako karstaren besoak bailiran.

Fitxa teknikoa

Non

Zuberoa (Santa Grazi)

Nola iritsi

Santa Grazitik San Martingo harriko eski pistetara doan errepidea hartuta, ezkerretara kartela ageri da.

Bisita egiteko

laverna.fr weborrian erreserbatu daiteke eta bisita birtuala egiteko aukera ere badago.

Informazioa

larraespeleo.blogspot.com weborrian Larrako espedizioen inguruko historia eta datuak.

 

[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pirinioak
2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Larretik
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


Aurizko alkate Unai Irigarai
“Pirinioaldean despopulazioa dugu arazo nagusi”

Nafarroako ipar-ekialdeko egoera larriari aurre egiteko Pirinioaldeko Mahaia sortu zuten zonaldeko hainbat gizarte eragilek eta erakundek. Nafarroako Gobernuaren utzikeria salatu dute bertako biztanleek. Aurizko alkate Unai Irigaraik eman dizkigu xehetasunak Guardasola saioan.


Nafarroako Gobernuari leporatu diote ez duela Pirinioetako planean sinisten Jaurrietan egindako herri batzarrean

Asteazken honetan Pirinioetako herritarrek batzar irekia egin dute Jaurrietan eta salatu dute Nafarroako Gobernua ez dela behar bezala garatzen ari Pirinioetako Plana.


2024-06-25 | ARGIA
Pirinioetako alkateek salatu dute “noraezean” dagoela despopulazioari aurre egiteko gobernuaren plana

Pirinioetako Mahaiak agerraldia egin zuen ostiralean, "konpromisoen lege bat" eskatzeko eta Nafarroako Gobernuari "neurri zehatzak" exijitzeko.


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Basoilarra agertu da Larra-Belaguan, baina zer esatera etorri zaigu?

Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


1900ean 18.000 pertsona bizi ziren Nafarroako ipar-ekialdean, gaur egun 3.600 inguru

Nafarroako ipar-ekialdeko eskualde honetan lau pertsona bizi dira kilometro koadroko, Erkidegoaren batez bestekoa baino hamabost aldiz gutxiago. Biztanleriaren zahartze larria eta zerbitzu publikoen gabezia dira zonaldeko kezka nagusiak.


2023-11-08 | Itxaro Borda
Irati

Goizeko berria. Zuberoako Herri Elkargoak kudeatzen duen Irati gaineko eski-estazioa behin betiko zerratzea erabaki du, elur eskasean izanen direlako aurten ere. Oroitzen naiz duela hogei bat urte, Pyrénées Magazine aldizkariko zenbaki berezi batean,... [+]


2023-10-23 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Mugak eta lerroak


Nafarroako Gobernuaren laguntza
360 eta 2.000 euro bitarteko diru-laguntzak Pirinioetako ikasleen “aukera berdintasuna” sustatzeko

Guztira 160.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak bertako biztanleen “aukera berdintasuna” sustatzeko. 174 ikaslek jasoko dute 360 eta 2.000 euro bitarteko diru-laguntza. Ez da nahikoa izango, ordea, Pirinioetako herritarrentzat, diru-laguntza eskatu dutenen... [+]


Eguneraketa berriak daude