Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat Eskoziako Goierrietara egin nuen bidaia bat gogorarazi dit. Lagun batzuekin kotxe bat alokatu, eta inor bizi ez dela dirudien lurretan barrena bidaiatu genuen. Inor bizi ez dela diruditen lurraldeak, itsaslabarrez ebakiak... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
EskoziaSNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko burua 2014ko azarotik da Eskoziako gobernuburu. Eskozian erreferenduma egitearen alde egin du lan, besteak beste. Asteazkenean eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.
Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.
Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.
Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]
Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak
Eskoziako Parlamentuan egindako hitz hartzean eman du horren berri Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen ministroak. Aurkezpenean, kritikatu egin du Erresuma Batuko Gobernuak orain arte ukandako "blokeo jarrera".
3TimesRebelPress (3TR) argitaletxe independente eskoziarra jaio da, euskaraz, katalanez, galizieraz, gaelikoz, galesez… eta oro har hizkuntza gutxituetan idazten duten autore emakumeen literatura ingelesera itzultzea helburu duena, “mundu osoan sustatzeko”.
Sturgeon presidenteak erreferendum “legezkoa” agindu du, Erresuma Batuaren baimenik gabe balitz ere. 2023rako aurreikusten du gobernuak erreferenduma.
Bi astez klima larrialdiari aurre egiteko akordioak adosten aritu dira munduko agintariak. Gehien kutsatzen duten estatuek presionatuta, azken zirriborroan jasotako erabakiak hasierakoetatik moldatu egin dituzte: adibidez, ez dute ikatza baztertzeko eskaria egin, baizik eta... [+]