Polizia frankistak Hungariako atletismo taldearen autobusa tirokatu zuen Donostian. Anoetako kirolgunean lehiaketa batean parte hartzera zihoazela, Herrerako saihesbidean Polizia frankistak jarria zuen kontrolari argazkiak egin zizkietela eta, autobusa geldiarazteko agindu zuten, busari tiroka. Talde osoa komisaldegira eraman zuten.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta).