argia.eus
INPRIMATU
Oposizioetan iruzur egiteagatik PSE-EEko Osakidetzaren zuzendaritza ohia zigortu zuten

Oposizioetan iruzur egiteagatik PSE-EEko Osakidetzaren zuzendaritza ohia zigortu zuten. 1990eko oposizioetan 2.500 lanpostu zeuden jokoan, eta 50.000 lagun aurkeztu ziren. PSE-EEk zuen Osasun Sailaren ardura Jaurlaritzan, eta PSE-EEko eta UGT sindikatuko militanteei azterketako edukien berri eman zieten. Osakidetzako zuzendari Mario González, Kudeaketa Ekonomikoko buru Pedro Pérez, José Ángel Martín teknikaria eta Pablo Sastre informatikaria zigortu zituzten, iruzurrean ardurak izateagatik. Ez zuten sekula espetxea zapaldu eta 2007an PSOEren gobernuak indultua eman zien.

Iturria: Enekoitz Esnaola, Joxerra Senar, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Kasu nagusiak (Berria, 2015eko martxoak 15).