Kalez jantzitako guardia zibilek Alfredo San Sebastian plentziarra hil zuten Mungian. Lagun taldearekin agur-afari bat ospatzen ari ziren, eta afalostean jai-areto batera joan ziren. Aretoaren jabeak, baina, berandu zela- eta ezin ziela sartzen utzi adierazi zien. Orduan, kalez jantzitako Informazio zerbitzuko bi guardia zibil azaldu ziren. Hitz egin zien lehena kulatarekin jo zuten, eta San Sebastian azalpen eske hasi zenean tirokatu zuten. Guardia Zibilak laguntza oro oztopatu zuen, eta jeep batean sartuta gorpua hilerrira eraman zuten.
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).