Jeanne Baret jaio zen Frantzian, munduari bira eman zion lehen emakumea. Botanikaria zen ogibidez. Emakumeei itsasontzietan sartzea debekatzen zietenez gizonek, mozorrotuta egin behar izan zuen. Philibert Commerçon mediku naturalistak eskatu zion 1767an abiatu zen munduari bira emango zion lehen frantziar espedizioan laguntzeko, eta harekin batera osatuko zuen ordura arte eginiko bilduma naturalistarik handiena. Tahitin izandako pasadizo baten ondorioz itsasontziko kapitainari aitortu behar izan zion emakumea zela, eta kapitainak, ordura arte egindako lanarekin pozik, ez zion inolako kargurik hartu. Bidaiatik 5.000 landare espezie inguru etxeratu zituen, haietatik 3.000 europarrentzat ezezagunak. 1785ean erregeak egindako lana aitortu eta pentsioa ezarri zion Bareti.
Iturria: Egoitz Etxebeste Aduriz, Jeanne Baret, munduari bira eman zion lehen botanikaria (Elhuyar, 2022ko martxoak 1).