Iruñeko kartzelatik Arantza Arruti askatzen saiatu zen ETA. Gregorio Lopez eta Javier Izko ETAko kideak, pistolak eskuan, guardiekin borrokatu ziren eta azkenean atxilotu egin zituzten, Izko birika batean balaz zauritu baitzuten. Gerora, hiru etakideak Burgosko prozesuan auzipetu zituzten. Aurreko azaroan atxilotu zituzten Arruti eta Lopez Iruñean talde armatuko kide izatea egotzita, elkarrekin ezkondu eta gutxira. Torturatu ostean, proba faltagatik aske utzi zuten bigarrena.
Francisco Letamendia, Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA (Ruedo Ibérico).