argia.eus
INPRIMATU
Irakek kurduak garaitu zituen Kirkukeko batailan

Irakek kurduak garaitu zituen Kirkukeko batailan. Martxo hasieran Irakeko kurduak matxinatu egin ziren Golfoko Gerran Irakek jasandako porrota baliatuta. Lorpen handiekin hasi zuten altxamendua, eta Kurdistango hiri garrantzitsuenak kontrolatzea lortu zuten, baina berehala Saddam Husseinen erregimenaren erantzun gogorra iritsi zen. Kurduek bakar-bakarrik egin behar izan zioten aurre, eta Husseinen metodo basatien ondorioz ia bi milioi kurduk ihes egin zuten Iranera eta Turkiara. Aurretik, Halabjako eraso kimikoak beldurra zabaldu zuen herri kurduaren artean. Ihesean ziren asko gosez eta gaixotasunek jota hil ziren.