argia.eus
INPRIMATU
Gose greba hasi zuten Alemaniako hamahiru sinti ijitok Dachauko kontzentrazio esparruan

Gose greba hasi zuten Alemaniako hamahiru sinti ijitok Dachauko kontzentrazio esparruan. Gose greba Alemania Federaleko gobernuari zuzendua zen, eskatzeko sinti eta roma ijitoen genozidioaren aitortza egiteko, Poliziak gordetzen zituen ijitoen erregistro bereziak amaitzeko eta nazien garaiko ijitoen inguruko dokumentu eta artxiboak argitaratzeko.

Iturria: Sebastian Lotto-Kusche, Der Völkermord an den Sinti und Roma und die Bundesrepublik. Der lange Weg zur Anerkennung 1949–1990 (De Gruyter).