argia.eus
INPRIMATU
Gamazada izenez ezaguna den herri-matxinada hasi zen Nafarroan

Gamazada izenez ezaguna den herri-matxinada hasi zen Nafarroan. Germán Gamazo Espainiako Ogasun ministroak Nafarroako zerga-erregimenaren autonomia ezeztatzeko legea aurkeztu zuen, eta nafarren haserre handia eragin zuen. Gerra Karlista gertatu berria zen eta egoeraren kontrola galtzeko beldurrez, Espainiako Gobernuak atzera egin behar izan zuen. Garaipenaren omenez Iruñean Foruen monumentua altxa zuten. Era berean, gatazkak iraun bitartean nafar foruzaleek Bizkaiko abertzaleekin harremanak egin zituzten eta euskal abertzaletasuna Nafarroara hedatu zuten.

Iturria: Xabier Irujo Ametzaga, Gamazada. Batasunaren indarra (Txalaparta).