argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko sermoi eta abestiekin meza egin zuten Bilboko Agustindar Amen komentuan

Euskarazko sermoi eta abestiekin meza egin zuten Bilboko Agustindar Amen komentuan. Gotzainak halakorik errepikatzea debekatu zuen. Euskal elizaren eta erregimen frankistaren arteko tentsioa nabarmena zen, eta urte hartako maiatzean 339 apaizek giza eskubideen urraketen aurka dokumentu bat sinatu zuten. Vatikanoko II. kontzilioa egin zen urte batzuk geroago, eta horrek ere euskal Elizaren sektore progresista indartu zuen eta mugimendu militanteekin harremanak estutu zituen.

Iturria: Hainbat egile, Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) (Txalaparta).