Euskal Herriko Selekzioaren aldeko bizikleta martxa egin zuten Donostian. Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak antolatuta, 500 lagun inguru batu ziren Euskal Herriak bere kirol ordezkaritza propioa izan zezan eskatzeko bizikleta martxara. Politika zein kultura arloko jende ezagunak bat egin zuen 16 kilometroko martxa aldarrikatzailearekin, tartean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Kirol sailburuorde Txato Agirrek.
Iturria: Pello Aiestaran, Bizikleta martxa arrakastatsua (Euskaldunon Egunkaria, 1997ko urriak 5).