Euskadi Irratiak bere lehen emisioa egin zuen. Julian Belokiren ahotsak ireki zuen emisioa eguerdian, Joxe Mari Otermin irratiaren zuzendaria, urduri, estudioan zela. EITB talde publikoko lehen euskarazko hedabidea izan zen, eta euskaraz egitea hastapenetan jende askori arraro egiten zitzaiola azpimarratu izan dute garai hartako langileek. Euskal hiztunengan guztiz sustraitu zen irratia denbora gutxian.
Iturria: Enekoitz Telleria Sarriegi, Ahotsa euskarari (Berria, 2022ko azaroak 23).