argia.eus
INPRIMATU
ETAren armak gordetzeko lehen zulo handia aurkitu zuen Poliziak Senperen

ETAren armak gordetzeko lehen zulo handia aurkitu zuen Poliziak Senperen. Bere buruaz beste egin aurretik, Michel Lafitte ingeniariak bere etxe azpian armategia zegoela jakinarazi zion Frantziako Poliziari. Mekanika hidraulikoz zabaltzen zen zulo hartan, jendarmeek bi tona goma-2, 70 granada jaurtigailu eta 190.000 bala aurkitu zituzten. Laffiteren heriotza arrazoi pertsonalen ondorio izan zen, eta ez zuen militantziarekin zerikusirik izan.

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).