argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Poliziak Oreretako gaztetxea bortitz desalojatu zuen

Espainiako Poliziak Oreretako gaztetxea bortitz desalojatu zuen. Garabi batek aurretik zaharren egoitza izandako eraikina eraisteari ekin zion. Gazteen eta Poliziaren arteko istiluak herri osora zabaldu ziren, eta gazteek udaletxea asaltoz hartu eta Gazte-bulegoari eta Kontsumitzaileari informazioa emateko udal bulegoari su eman zioten. Hurrengo egunetan udalaren eta gazteen arteko tentsioak gora egingo zuen, lehenak salaketak jarri baitzituen, eta bigarrenek Kultura Etxea okupatu.

Iturria: Rafa Bandres, Efemerides renterianas. Junio de 1987 a junio de 1988.