Buenos Airesen ETAren aldeko pintaketak egin zituzten Espainiako kontsulatuan. Ez zen Argentinan ETAren aldeko pintaketak azaltzen ziren lehen aldia. Aurreko urteko udaran ere Asociación Patriótica Española-ren lokaletan eta Espainiako enbaxadaren agregatu militarraren etxebizitzan egin zituzten. Horrez gain, ikurrina zeraman eta “Euskadi” eta “Argentina” hitzak idatziak zituen helikoptero batetik ETAk sinatutako esku-orriak jaurti zituzten ehunka paraxut txikirekin.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).