Bobby Sandsek Erresuma Batuko legebiltzarreko eserlekua hartu beharko zukeen. Bezperan hauteskundeak izan ziren Fermanagh-Hegoaldeko Tyrone barrutian, hil berri zen Frank Maguiren eserlekua betetzeko. Sinn Féin lehen aldiz aurkeztu zen hauteskunde hauetara eta gose greban zeuden preso politikoei ikusgarritasun handia eman zien. Sandsek botoen %51 eskuratuta irabazi zuen, eta aukera errepublikanoa indartu zuen ondorengo hauteskundeetan ere. Maiatzaren 5ean hil zen Sands, Thatcherrek erabaki baitzuen hiltzen uztea, beren eskaera politikoei men egin baino lehen.
Iturria: Brian Feeney, Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa (Edhasa).