argia.eus
INPRIMATU
22 preso Ondarretako kartzelatik atera eta Hernaniko hilerriko horman fusilatu zituzten frankistek

22 preso Ondarretako kartzelatik atera eta Hernaniko hilerriko horman fusilatu zituzten frankistek. Donostia frankisten eskuetan erori zenetik Ondarretako kartzela gainezka zegoen. Leku falta fusilamentuekin konpondu zuten faxistek, eta urria eta azaroa bitartean 200 preso ezkertiar eta abertzale fusilatu zituzten Hernanin. Beste ehunka hainbat lekutara eraman zituzten 1937 hasieran, hiltzeko. Beste asko lan esklaborako baliatu zituzten, hala nola, Ondarreta ondoan hasten den Zumalakarregi etorbidea egiteko.

Iturria: Mikel Aizpuru (zuz.), El otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los fusilamientos de Hernani (Alberdania).