Non dago auzoa lekututa? Galdetzen du irudiak. Gure testuinguru eraikiak hartu duen deribagatik, irudian ikusten duguna aldirietako auzo berri bat izan ezean, kasu gehienetan ez dugu irudian identifikagarritzat jo dezakegun ezer topatuko. Tranpa batean sartu gaitu, erantzuna Zarautz edo Mungia izan baitaiteke. Auzo berri asko eraikuntza mota baten errepikakortasunarekin osatzen dira, enpresa eraikitzaile batek garatzen du eta arkitekto bakar batekin burutzen du. Beste herri batean, auzo berriko garapena enpresa eraikitzaile berdinak egitea lortzen du, lehiaketa publikoz edo sustatzaile pribatuaren konfiantzagatik, eta enpresak arkitekto berarekin akordatzen du jokaldia egitea, eta arkitektoak auzo eredu berdina errepikatzea erabakitzen du. Errepikakortasuna etxe ereduan, portalaren diseinuan, fatxadaren osaketan, eraikinaren material eta kolorean, eraikinek osatzen duten plazatxoen altzarietan. Emaitza: paisaia urbano-eraiki monotono bat, arkitektura-frankizia bilakatua. Ez dezagun pentsa eraikitzaile eta arkitektoen marka-irudi bat sortzeko nahia dagoenik edo ezin-hobegarria-den-auzo baten eredu-sinesmen bat dagoenik. Sikiera errepikatzen den eredua ona eta ederra izango balitz…
Paisaia urbanoaren kalitatea kualifikatzen hasiko bagina, lekukotasunak berebiziko garrantzia izango luke. Testuinguruari kasu egitean, eraikin berrien osaketak inguruan dagoeneko dauden elementuekin elkarrizketa bat osatuko litzateke. Elkarrizketa pentsatzeko metodoa errepikakorra izan daiteke, baina emaitza propio bat ekarriko luke. Zenbat herri eta hirietatik (oinez) orientatzeko lekukotasunari begiratzen diogun; lehen planoan dauden elementuak (denda bat, kalearen keinu berezitasun bat) eta urrutiko planoak (zuhaitzen kopak, mendi tontorra, horizontea). Sentsorialitatea afinatzean eguzkiaren isla eraikinean edo material konbinaketaren bibrazioak jaso eta pertzepzio aberastasun honekin lekuari sustraitzeko elementuak ditugu, berau identifikagarria eginaz.