argia.eus
INPRIMATU
Islandiak izoztu zuen Konstantinopla
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko maiatzaren 09a
Argazkia: Johannes Preiser-Kapeller
Argazkia: Johannes Preiser-Kapeller

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera bolkanikori ezak eragin zuela uste izan da. Baina Bernako unibetsitateko eta Austriako  Zientzia Akademiako ikerlariek alderantzizko ondorioa atera berri dute: erupzio bolkaniko bortitzek eragin zuten izotzaldi jakin hura, zehazki Islandiako sumendien erupzioek.

Katla sumendia aktibo egon zen 751 eta 763  urteen artean eta atmosferara igorritako sufre partikulek eguzkiaren eragina apaldu eta tenperatura ipar hemisferio osoan jaistea eragin zuten.