argia.eus
INPRIMATU
Eszitiar jainko-jainkosak zilarretan
  • Errusiako Zientzia Akademiako arkeologoek Voronezh eskualdeko Devitsa V eszitiar nekropolian duela 1.700 urteko zilarrezko plaka bat aurkitu dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko abenduaren 14a
(Argazkia: Ras arkeologia institutua)
(Argazkia: Ras arkeologia institutua)

Plakan hainbat jainko-jainkosa eta grifo hegodun daude irudikatuta eta Valeriy Gulyaev arkeologoaren esanetan, eszitiarrak hobeto ezagutzen lagunduko duten bi ekarpen nagusi egiten ditu.

Batetik, “pieza bakarrean ez dira sekula hainbeste jainko-jainkosen irudiak aurkitu, eta horietako bat orain arte ezezaguna zitzaigun”, eta bestetik “horrelako piezarik ez da orain arte aurkitu eszitiar nukleo nagusietatik hain urrun”.