argia.eus
INPRIMATU
Armadarik txikiena
  • Egun, munduko ejertzito ofizial txikiena Vatikanoko Guardia Suitzarra da: 100 kide. Baina aurrez izan dira armada txikiagoak, gerran parte hartu dutenak gainera. 1866an Liechtenstein Austriar-prusiar Gerran sartu zen Konfederazioaren aldean, eta 80 kideko gudarostea Garibaldi buru zuten italiarren aurka borrokatzera bidali zuten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko urtarrilaren 18a

Ez ziren borroka zuzenean sartu eta, parte hartze labur eta lasaia amaitutakoan, bajarik gabe itzuli ziren. Kondairak dio bueltako bidean ofizial austriar batek haiekin bat egitea erabaki zuela, hau da, 80 joan zirela gerrara eta 81 itzuli. Handik bi urtera armada desegin zuten eta orduz geroztik printzerri txikia neutrala da.