Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Mekako erromesak, Saudi familiaren beste petrolioa

  • Irailaren 24an 1.100 erromes –4.000 zenbait iturriren arabera– hil ziren Saudi Arabian Meka eta Mina leku santuen arteko Jamaraat zubian. Hiru egunez hiru milioi sinestun musulman egonak ziren bertan otoitzean. Mahomaren aginduz sortutako turismo fededuna, negozioa, erlijioa eta Saudi dinastiaren anbizioa nahasten dira Hajj festan. 

Britainia Handitik Mekarako erromesen bidaietan berezitutako Essential Islam guneko irudian, Mina harana. “Jamarats” markatutako puntuan dago Jamaarateko zubi famatua, sei solairuko eraikin handia, zeinetatik fidelek harrikatzen dituzten Satan irudikatzen
Britainia Handitik Mekarako erromesen bidaietan berezitutako Essential Islam guneko irudian, Mina harana. “Jamarats” markatutako puntuan dago Jamaarateko zubi famatua, sei solairuko eraikin handia, zeinetatik fidelek harrikatzen dituzten Satan irudikatzen duten hiru harkaitzak.

Zenbat hil ziren giza-luizian?  Sarreran 1.100 aipatu ditugun arren,  hasieran agintariek 700 aitortu zituzten. Beranduago kopuru hori eman diote New York Times egunkariari baina PressTV gunearen arabera une batez askoz zifra beldurgarriagoa ipini du Hamad bin Muhammad Al-Duweila osasun ministroak bere webean, 4.173... ordu batzuk beranduago informazio hori saretik kentzeko.

Hondamendiari esker jakin dugu  askok irailaren egun horietan musulmanek ospatzen zutela Hajj festa. Hajj arabieraz erromesaldia da, Mahoma profetak bere jarraitzaileei emandako bost agindu nagusietako bat. Horretarako dirua eta osasuna duen sinestun orok gutxienez behin joan beharra dauka Meka eta inguruetan burutzen den peregrinaziora.

Munduko beste inon ez da hainbeste jende pilatzen Hajj egunetan adina, musulmanen egutegiaren azken hilabetean. Hiru milioi inguru aurtengoan. Bertara joanek sei eguneko erritoak konplitu behar dituzte, Mina haraneko kanpalekutik Mekako meskitara eta Arafat mendira, eta beste gune sakratuetara joanez. Tartean, Jamaarateko zubitik harri txintxarrak botatzen dizkiete deabruak irudikatzen dituzten hiru harriri.

Jamaaraten gertatu zen hondamendia. Bat batean norbait edo zerbaitek butxatu zuen bidea eta atzetik zetozenek oharkabean aurreko guztiak zanpatu zituzten. Pasabide estuan harrapaturik, bakan batzuek lortu zuten bazterreko sare edo hormetan gora eskapo egitea.

Ez da argitu zerk eragin zuen triskantza. Riadeko agintariek Afrikatik etorritako erromesei egotzi diete errua, ez zituztelako aginduak bete. Aldiz, Libanoko Ad-Diyar egunkariak kontatu du leku hartan azaldu zela Mohammad bin Salman Al Saud printzea, 200 militar eta 150 poliziaz inguraturik, eta konboi honek blokatu zuela bidea

Riadeko agintarien kontrako kritika gogorrak entzun dira. Zorrotzenak, Irandarrenak. Bestelako arazoez gain behin eta berriro errepikatzen baitira istripu larriak Islamaren santutegi nagusietan.

Hamabost egun lehenago garabi bat amildu zen 100 baino gehiago hilaz Mekako meskitan. 2006an 336 hil ziren oraingoaren antzeko istripuan. 1990ean 1.426 hil ziren beste giza luizi batean, orduan ere oraingoan bezala hildako multzo handiena erromes irandarrek osatua zen.

Baina antolakizun eskasa salatzeaz gain, Iranek eskatzen du mahometano guztientzat –Saudi Arabia erresuma sunita da, Iran nagusiki xiita...– santutegi sakratuok zaindu ditzala nazioarteko aginte batek. Ez du horretan amore emango Saudi familiak, Arabian bertan daukan boterea bezala munduko musulmanen artean daukan eragina jokatzen baititu Mekan.

Fedea, dirua, geopolitika

Hollywood baino hurbilago eduki arren europarrok apenas ezagutzen dugun Mekaren fenomenoaz informazio asko eskaini du Sylvia Chiffoleau historialari frantsesak La Vie des Idees gunean “Le pèlerinage à La Mecque: une industrie sous contrôle” artikuluan.

Chifoleauk kontatu du nola 1957an lortu zuen Saudi Arabiak nazioarteko kontrola gainetik kendu eta Mekarako erromesaldiaren antolakizun osoa bere gain hartzea. Horren aitzakiatako bat, izurri arriskuak prebenitzea.

XIX. mendean baporezko itsasontziak eta gero trena hedatzearekin indartu ziren epidemiak ere. 1865ean 90.000 hil zituen kolerak, Mekara joandakoen herena. Asiatik ekarritako gaitza fite iristen zen Europa eta Amerikaraino, eta alderantziz. Orduko aginte kolonialek berrogeialdi gogorrak ezarri zizkieten erromesei eta ingelesengandik independizatzean erne ibili ziren Saudi familiakoak leku sakratuen zaindaritza beren gain hartzeko.

Gero hegazkina iritsi zen eta berarekin fededunak trumilka mundu osotik. 1850ean 2.000 heldu baziren Indonesiatik, gaur 200.000 heldu dira. Eta hori Riadek kuotak ezarri dituelako, bestela askoz gehiago letorke.

1987tik daude kuotak: herrialde bakoitzarentzako daukan milioi bat sinestuneko 1.000 baimen. 1990ean iritsi ziren erromesak milioi bat izatera, orain hiru milioitik gora dira. Txanda noiz iritsiko baimen zain daudenak, milioika dira.

Mekarako bidaiak antolatzeko agentzia publikoak badira, eta pribatuak ere bai. Prezioak oso diferenteak dira herrialde batetik bestera. Frantziatik joateko kalkulatu behar da hiru asterako 5.000-6.000 euro hiru izarreko hotelean, 8.000 euro bost izarrekoan. Britainia Handitik merkexeago omen da.

Antolatzailea gobernua denean, merkeago. Indonesiatik 2.400 eurotan ateratzen da bidaia, Tunisiatik 1.700ean. Zerbitzuak ere galga berekoak, hiru edo bosnaka bildurik gela bakoitzean, zerbitzuak ere hala moduzkoak askotan.

Mugitzen diren dirutza horien zati bat Saudi Arabian geratzen da, noski. Baina sinestunen errege izan nahian Mahomaren askazikoak ez diren Saud dinastiakoek 1986tik Mekaren zaindaritzan oinarritu dute beren agintea, erregea santutegien zaindari izendatuz.

Riadetik kontrolatzen dira baimen guztiak. Bertan egonaldia kontrolatzeko dauzka 100.000 polizia eta militar, 1.500 bideo kamera. Pasaportea kendurik, erromesak eskumuturreko zinta batek identifikatzen ditu, herrialdeka sailkatuta mugitu behar du, gertutik zaindua.

Hamarkadotan arras aldatu da inguruotako paisaia. Eraikin, autopista, tunel erraldoi... 2000. urtean ekin zioten azpiegituren eraikitze harrigarri bati, tartean etxe-orratzak. 2012an hasi da hurrengo fasea:  400.000 metro karratu gehiagotan handituko dute meskita handia.

Sylvia Chiffoleauk idatzi du: “Saudi Arabiak erromesaldia garatu nahi du bere alde turistikotik, begiak jarririk petrolioaren ondorengo ekonomia batean eta enpleguak nazionalizatzeko helburuari irtenbidea emateko. Baina proiektuok, zeinetan bat egiten baitute kitch estetikak eta erraldoikeriak,   eraikitzen dituzte hiriaren lehengo alde zaharra eta bere monumentuak suntsitzearekin batera”.

Mundu osoan gizarte musulmanak aldatzearekin ari da aldatzen Hajj erromesaldia. Klase ertainetako gazteek gero eta gehiago darabilte turismoa egiteko modu bezala. Sakratua eta profanoa nahastuz, kontsumismoz gero eta gehiago kutsatzen da peregrinazioa.

Aldiz, berrikuntza da ere emakumeen parte-hartze gero eta handiagoa. Senarrarekin edo familiako gizonezko baten zaindaritzapean joan behar dute, hori bai. Baina “meskitetan emakumeak gutxi azaltzen diren bezala, erromesaldia aniztasunezko gunea da” dio Sylvia Chiffoleauk.


You are interested in the channel: Saudi Arabia
2024-05-11 | Patxi Aznar
Is the world a prison?

As a geopolitical expert has recently heard, Saudi Arabia does not align itself in favour of Palestine because of the great interest that Israel has in the Ben Gurion channel that it wants to build and that will pass near Gaza or Gaza. It should be remembered that in addition to... [+]


Six new countries in an alliance of Brazil, Russia, India, China and South Africa
The last summit of the alliance of Brazil, Russia, India, China and South Africa in Johannesburg has focused on the adoption of new participants. Saudi Arabia, the United Arab Emirates, Iran, Egypt, Argentina and Ethiopia have been invited.

Human Rights Watch denounces the deaths of hundreds of Ethiopian migrants from Saudi Arabia
The NGO has investigated several cases on the Yemen border from May 2022 to June 2023. He denounces that he is carrying out “crimes against humanity” because he harasses African migrants, the Ethiopian majority.

Saudi Arabia's top leader recognises that Peak Oil is planned for 2027
It's been years since Peak Oil or Oil are talking about the top. But on this occasion, Prince Mohammed bin Salman of Saudi Arabia announced at a public conference that this point will arrive earlier than expected, in 2027.

2022-03-14 | ARGIA
81 pertsona exekutatu dituzte egun bakarrean Saudi Arabian

Hainbat deliturengatik kondenatutako presoak zeuden Saudi Arabian exekutatutako 81 pertsonen artean. Egun bakarrean –larunbatean– exekutatu dituzte guztiak, SPA albiste agentziak jakinarazi duenez.

 


2020-10-14 | Jone Markuleta
Saudi Arabia does not get the job it was looking for at the UN Human Rights Council
On Tuesday, the UN General Assembly renewed 15 jobs for the elections presidenciales.Arabia. Saudi Arabia has not achieved the necessary support for its membership of the UN Human Rights Council, which it has approved today. Bolivia, China or Pakistan, among others, have entered... [+]

Borboiak S.A.
Ustelkeria zaharra, abiadura handian

Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituaren azken eskandalua, Saudi Arabiako AHTren eraikuntzagatik jasotako eskupekoa, monarka espainiarrek aspaldi hasitako zerrenda luze baten enegarrena da. Borboi Etxearen ustelkeria sistematikoa, huts egin duen estatu ahul baten sintoma... [+]


2020-06-09 | ARGIA
The Supreme Court investigates whether Juan Carlos de Borbón charged commissions for the works of the TAV in Mecca
The Supreme Court has taken over the investigation of Juan Carlos de Borbón to clarify whether he charged commissions in 2011 for intermediating in the works of the free High-Speed Train in Mecca (Saudi Arabia) in favor of a group of Spanish companies. The prosecutor of the... [+]

Saudi Arabia Annuls Death Sentence on Minors
The chairman of the Saudi Arabia Human Rights Commission, Awwad Alawwad, has assured that there will be no death penalty for crimes committed by minors. Instead, the maximum period of stay in juvenile centres shall be ten years.

Eguneraketa berriak daude