Frankismoaren errepresioa latz bizi izan zuen: 21 urte kartzelan, langile batailoietan esklabo, Meliton Manzanasek ere torturatu zuen. 98 urterekin hil da Marcelo Usabiaga Jauregi,
ezkerreko ideiak alboratu gabe.
Marcelo Usabiaga (Ordizia 1916, Donostia 2015) oso ezaguna zen oroimen historikoaren berreskurapenaren aldeko mugimenduetan. Bere lekukotza indartsuak ez zuen inor hotz uzten. Argian ere azaldu ditu gerran eta Frankismoan bizitako esperientziak, Josu Chueca historialariaren eta Aitor Azurki kazetariaren eskutik.
Irunen hazitakoa, II. Errepublika garaian hasi zen Alderdi Komunistan militatzen eta 1934ko iraultzak porrot egin ondoren mugaz bestaldera ihesi zihoazen burkideak laguntzen jardun zuen. 1936an gerra lehertu zenean Irungo batailan parte hartu zuen; Aiako Harrietan anaia fusilatu zioten eta bera 1937an atzeman zuten Valentzian.
Usabiaga Donostiako Tolosa hiribidea egiten eduki zuten lanean, “harriz betetako bagoiak bultzatzen”. Harik eta ihes egin eta makien gerrillan sartu zen arte. 1944ko erasoan berriz atxilotu zuten eta Meliton Manzanas inspektore beldurgarriak torturatu zuen:
“Gela batean sartu ninduen Manzanasek: ‘Aurrera joan, kabroi alena!’; eta mehatxuka: ‘Beno, zuk denak ordaindu beharko dituzu!’”. Baita ederki ordaindu ere, 21 urte igaro zituen kartzelan.
Azkeneko urteetan militantzia politikoa ez zuen bazterrean utzi eta oroimen historikoa berreskuratzeko ekitaldietan parte hartu izan zuen. Aurten, apirilaren 14an Eibarren egindako ekitaldian, berak jaso zuen bandera errepublikarra.
I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]