Lo-belarra deitzen zaie bi ahizpei: Papaver rhoeas eta Papaver somniferum. Lehenak izen ditu, baita ere, ansalakuerda, asunkuerda, kukurruku, melingorri eta mitxoleta. Bigarrenak loerazlea, loeragilea eta opio-belarra.
Lehena labore soroetan nahasia ikusten zen lehen, baita hondartza inguru naturaletan ere. Bietatik desagertzen ari da: inguru naturalak etengabe hondatzen ari gara eta nekazaritza gero eta industrialagoak gero eta soro txiroagoak dakartza.
Bigarrena ikustera ez gaude ohituta. Lorategi berexiren batean akaso... Han-hemenka, ordea, soroka opio-belar ere topa dezakezu. Argazkikoa Arabako Beranturi edo Berantevillakoa da. Honelako gero eta gehiago ikusiko dugulakoan nago. Opioa sortzeko baliatzen da.