Nicolas Txiki frantziarrak esana omen da: “Errealitateak ez du inongo garrantzirik. Pertzepzioa da balio duen gauza bakarra”. Hau da, Nicolas Sarkozyk esana, Lionel Jolyri lapurtutako aipu baten arabera. Eta David Anautek mintzairaren jatortasunaz, hauxe idatzi berri du: “Jakina, jatortasuna ez baita kontu objektiboa, gure gogoan dago ‘jatortasun’ hori, gure pertzepzioan, oso psikologikoa da”. (Jakin; 204).
Pertzepzioak pertzepzio, euskalgintzan hautematen denaren inguruko susmo bat dut, han-hemenka izandako kontrasteetatik aterata: euskaltzale gipuzkoarren gogo-aldartea lurretik dago eta arabarrena, aldiz, “zerua ukitzeko punttuan”.
Egia da Arabako euskalgintza herritarrak eta instituzionalak jauzi kualitatiboa egin dutela eta, lankidetzari esker, helduleku berri bezain garrantzitsuak sortzen ari direla, hala nola Euskararen Etxea edota Alea astekaria; aldaketa handia eman da hizkuntza-dinamikan eta norabidean. Baina, egunerokoaren gordina begi-bistakoa da oraindik euskararentzat. Hortaz, hizkuntza-egoeraz Arabako euskalgintzan legokeen euforia, hauteman puztua litzateke.
Gipuzkoako balorazio okerraren sorburua beste nonbait legoke. Giro euskaltzale batzuengan dagoen –edo “legokeen”, hobeto– “etsipen punttua” ustezko “eta gezurrezko” abiapuntuan datza. Izan ere, Gipuzkoa ez da uste edo azaldu nahi izan den bezain euskalduna. Erdarak leku handia hartu duen arren, hizkuntza-egoeraren gaineko ekuazio sinple –sinpleegia– osatu da askotan: “Giputza berdin euskalduna”. Auto-irudi erabat faltsutua, “euskaldun planta” egin ohi dutenena. Ezin egokiagoa hori ilustratzeko Jonjo Agirrek idatzitakoa: “Hauxe bai abertzale erdaltzaleen artean kirol nazionala: plantagintza (itxuragintza, euskara batuan)”. (erabili.com 2014-12-17).
Arabako zein Gipuzkoako kasuetan, akatsa berbera da: errealitatearen irakurketa zuzenik eza, iraganean edota gaur egun. Izan ere, inon euskarak baldintza eta, baita ere, babes egokiak baditu, Gipuzkoan da, eta erabilerak gorantz jarraitzen du; baina, ez lehen ezta orain ere, Gipuzkoa ez da batzuek uste bezain euskalduna. Araba, bestalde, ahaleginetan dabil oraindik euskara “armairutik atera dadin”, baina armairuko atea ireki egin da.
Sarkozyk uste duenaren kontra “pertzepzioa ez da balio duen gauza bakarra”, are gutxiago errealitateari ongi egokitzen ez bazaio. Alavesek oraindik bigarren mailan badarraio eta Errealak lehenbizikoan, bi-biak konpetizio betean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]
The road goes by steps, and I learned a little while ago that it seems to have already begun. But people also want to learn to fill that sentence with content. Alone we could achieve little, maybe even resignation as soon as we started. Gathering huge crowds can also complicate... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
The Department of Education doesn't understand why public employees have gone on strike. He's got to ask the LAB Syndicate. This union signed an agreement with the department in April 2023. Two years later they have also called for a strike because, unlike the previous ones, the... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
The liberal democracy of the Western countries has a growing appearance of a minimalist democracy. At the heart of the definition would be respect for changes in government through elections. The authoritarian variant of this was called competitive authoritarianism by political... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
This wedge that the announcement on the radio Euskadi to replace the bathtub with a shower encourages the commencement of the works in the bathroom of the house. A simple work, a small investiture and a great change are announced. There has been a shift in toilet trends and a... [+]
The year 2025 will lead to a general policy of establishing shorter working weeks, bringing low costs for new hires for companies and an effective direction of change in labour relations.
With the aim of complying with the Spanish government agreement, the reform to shorten the... [+]
I received your e-mail in personal mail on the strike portals. At first, like many others, I thought it was to let you know what options we have in the face of the strike. But no, the e-mail received was a political and communicative movement against the strike.
I will confess... [+]
This weekend I've been thinking about the word 'aesthetic' in relation to a phrase said by a friend: “This work is aesthetic.” I have studied the etymology of the word aesthetic, it seems that its meaning was originally perceived through the senses, and it was later associated... [+]
The other day in Bilbao, I met a friend at the Bira bar. We were very happy at the Tar and I said: “Of course, since you’re Guipúzcoa, hahahaha.” And he insisted that he was not Guipuzcoan. Without me understanding it, I kept saying, “Ah! Is it not? You were born in New... [+]