Eusko Jaurlaritzak 2015erako Hizkuntza Politikarako aurrekontuak aurkeztu ditu. 2014arekin alderatuta %2,3 igoko ditu. Gorakadarik handiena euskaltegiek nabarituko dute, %25, hain zuzen. Euskaltegien finantzaketara 100.000 euro gehiago bideratuko dituzte eta ikasleei zuzenean laguntzeko 200.000 euroko laguntza izango da. Euskara ikasleek, gainditutako maila bakoitzeko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Ondokoak dira kopuruak: HABEren 1. maila (edo baliokidea): 400 euro; 2. maila: 300 euro; 3. maila: 100 euro; 4. maila 100 euro.