Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Idatzizkoa eta ahozkoa bi mundu guztiz ezberdinak dira"

  • Hil honen 29an da hitzordua Markina-Xemeinen. Irakasle jakintsu eta ikertzaile zaildu saiatuak euskaltzain osoaren sarrera hitzaldia egingo du. Gonbidapenak “Ahozkotasuna hizpide” dio, labur, oso generiko. Altxor kutxa zabalduko du Jabier Kaltzakortak,
    eta adi-adi entzun eta adituko diogu.

Javier Kaltzakortak ahozkotasuna du lan arlo maiteenetakoa, eta hainbat perla eder bildu eta landu dizkigu ezin konta ahala artikulu ederretan, edota euskal herrietan nahiz erbestekoetan eginak dituen hitzaldietan.
Javier Kaltzakortak ahozkotasuna du lan arlo maiteenetakoa, eta hainbat perla eder bildu eta landu dizkigu ezin konta ahala artikulu ederretan, edota euskal herrietan nahiz erbestekoetan eginak dituen hitzaldietan.Zaldi Ero

[Grabagailua lanean jarri orduko].

Euskara batuan egingo dizut, transkribatzeko problema gutxiago izan dezazun.

Euskaltzain kutsua duzu hori. Inork ez dit horrelakorik esaten, Zuberoan Gotainen edo Larrabile-Urrustoin ez bada!

Ez dakit, bada, nik euskaltzain kutsua dudan. Kar, kar, kar.

Azaro honen 29an egingo duzu euskaltzain osoari dagokion sarrera-hitzaldia zeure herrian, Markinan. Nahikoa buruhauste badarabilzu, jakin dudanez.

Azaroaren 29ko ekitaldia gainean da, eta urduritu egiten nau horrek. Senetik kanpo ibili naiz apur bat, baina etorriko naiz neure senera, neure bidera, neure arrastora.

Zertaz jardungo duzu sarrerako horretan?

Nire gairik maiteenen gainean egingo dut hitzaldia. Sail batekoak baino gehiagoko gaiak ditut, baina neure sailik maiteena, edo hurbilenetako bat ahozkotasuna da, eta horren gainean jardungo dut. Hasteko, Wilhelm Humboldten bidaia erabiliko dut. Birritan etorri zen Humboldt Euskal Herrira. Lehenengoan, etorri baino gehiago, zeharkatu egin zuen gure herria, Espainian zehar egitekoa zuen bidean: Baiona, Donibane Lohizune, Tolosa, Bergara, Arrasate, Gatzaga, Gasteiz… Oso egun gutxitan zeharkatu zuen Euskal Herria. Bigarrenean berriz, hilabete baino gehiago egon zen hemen: 1801ean. Orduan, garaiko idazle eta euskalariekin egon zen. Tartean, Markinan egon zen, eta, hain justu, nik hitzaldia irakurriko dudan etxean bertan ere egon zen Mogelekin. Eta hau eta hura. Orduko garaiko bizkaitarren ahozkotasuna aztertuko dut, baina gainerako euskalkietara ere zabalduko dut nire azalpena, nahiz eta Markinako ekitaldian dena irakurtzerik izango ez dudan. Idatzira joango den hitzaldia beti da luzeagoa, han irakurriko dudana baino. Jende artean irakurriko dudana beti da ahozkoagoa, beti da beste era bateko diskurtsoa. Idatzira doana munduko denbora guztiarekin irakurtzen da, nahi denean egiten da atseden. Ahozkoan ez dago hori, hizlariaren harian ibili behar da beti, eta hari hori herritarren artean ahal den ondoen eramatea izango da nire zeregina.


1801eko bidaia, Humboldtena, Jabier Kaltzakortaren bidean…

Adibide diferenteak ekarriko ditut hitzaldian. Ahozkotasuna oso gauza inportantea izan zen garai hartan. Humboldt prusiarra zen, austriar-hungariar inperiokoa. Ahozkotasuna gauza berria zen orduan. Alemanak hasi ziren lehenengoz ahozkoari inportantzia ematen. Ordu arte ahozkoak ez zuen garrantzirik: baserrian, mendi galduan gora hitz egiten zena, kontatzen ziren ipuinak… inork ez zituen aintzakotzat hartzen. Edo inork gutxik. Baina erromantikoak alor hori balioesten hasi ziren, horri balioa ematen, eta Humboldtek berak dio Euskal Herrira etorri zela kantu epiko zaharren eta herri-ipuin zaharren bila. Espresuki dio hori berak. Kantu zahar bilako ibili hori da Humboldtena gurean. Erromantikoak bidaiariak dira, inportantzia ematen diote bidaiari. Haien bidaiak ez dira guk asmatzen ditugun modukoak. Haien bidaiak bost eta sei hilabeteko bidaiak dira! Lehenengoan emaztearekin, bi seme-alabekin eta pintatzaile batekin etorri zen, eta Espainia guztian barrena ibili ziren, bost hilabete. Lanik ez zuten aristokraten bidaiak ziren, dirua zeukatenenak. Orduko jauntxoen etxean hartzen zuten ostatu, lekurik hautuenetan ibiltzen ziren. Bigarren bidaia diferentea izan zen, egun batetik besterakoa, eta lagun batekin etorri zen: maiatza osoan egon zen Euskal Herrian.

Herri-ipuinak biltzen?

Orduko garaiko erromantikoen ezaugarria da herri-poesiari indarra ematea. Gaur eguneko begietatik begiratuta inozokeria dirudi, baina uste zuten hizkuntza ez zela aldatu ezer ehunka eta ehunka urtetan, eta kantuak ere ez. Kantu bat biltzen bazuten, uste zuten antzinaterik zaharrenekoa zela, mila urteko kantua, izozturik balego bezala, izozturik hizkuntza, eta izozturik tradizio guztia. Horren arabera, herri zaharretan, eta Euskal Herria zen Europako herririk zaharrena –Herderrek eta abarrek esanda–, eta beraz, herririk zaharrenean egongo da kanturik zaharrena. Nik hitzaldia egingo dut etxe horretan, esate baterako, Mogelek El canto de Lelo eman zion; nonbait, euskaldunek Oktavianoren garaian erromatarren kontra egindako gudua. Humboldtek uste zuen kantu hori zela mila eta zortziehun urte lehenagokoa! Holako gizon batek 1817an publikatu zuen kantu zahar hori, eta, nolabait esateko, euskalariak sortu zituen Europa osoan. Prestigiodun gizon batek prestigiotu egin zuen hizkuntza zahar bat. Hori egin zuen Humboldtek, euskara balioan jarri, balioztatu, balioa eman.

Haiek uste zuten dena delako kantu zaharra fosildua jaso zutela. Zuk, aldiz, zeure lanetan, baladarik zaharrenaren hamaika aldaerak eta bat gehiago ematen dizkiguzu.

Bai. Aurkitzen dituzun guztiak eman behar dituzu, eta aurkitzen dituzun asko izan arren, beti dira gutxi! Hori da ahozkotasuna: aldaeretan bizi den zerbait, bizi den neurrian, eta bizi den artean.

Gure joera ohi da, aldaera kanoniko bat osatzea, zatiak handik eta hemendik eta behar den tokitik hartu eta anfora osatzea.

Ahozkotasunean aldaera guztiekin beste aldaera bat, fiktizioa, osatuagoa egiteko asmoa beti egon da, han-hemengo atalak josi eta gauza berri bat muntatu. Hori egin da, eta ondo dago, baina berez, gauza eklektiko bat, fiktizioa. Aldaera bakarra dagoenean, ordea, horrek esan nahi du galdu egin dela transmisioa. Bereterretxeren kantua Salaberryk ekarri zuen moduan kantatzen badugu, hamabost ahapaldi horiek, horrek esan nahi du fosilizatu egin dela, galdu egin dela kantu horren transmisioa. Baldin, beste aldaera batzuk badaude, konturatzen gara, hamabost ahapaldi badira ere, ordena aldatuta etorriko direla ahapaldi horiek, edo hitz batzuk aldatuta… Eredu bakarrera iritsi bagara, idatzizko mundura pasatu gara, ze idatzizko mundua aldaera bakarrekoa da. Nire aitaren etxea defendituko dut, Arestirena, beti da horrela, aldaerarik gabe. Ahozkotasunean, aldatzeko jokoa dago.

Aldaera guztiak berdin dira?

Aldaera batzuk ederragoak dira beste batzuk baino: ahapaldi gehiagokoak, aberastasun handiagokoak, ulergarriak direnak… Batzuetan, denboraren erosioaren bidez kantua ez da ia ulertzen, edo kantu bi elkarren gainean erantsi dira eta beste zerbait sortu da hor. Kasuan kasukoa ikusi behar da.


Badira irudi batzuk batean eta bestean eta nonahi ageri direnak, balada nahiz kopla, hizkuntza honetan nahiz hartan…

Badira irudi unibertsalak, bai, edo askotan ematen direnak: Itsasoan urak haundi, ez dau hondarrik agiri, maiteagatik pasauko neuke, itsasoa igeri. Ideia hori, ahozkotasuneko ideia polit bat da, dantza-kopletan, baladetan, legendan nahiz maitasun kantu batean ageri dena. Eta oso-oso genero ezberdinak dira. Kopla hori, esaterako, balada batean ere agertzen da. Ahozkotasunean oso ideia politak izaten dira, eta, orduan, batean eta bestean dute lekua.

Balirudike idatzizkoa dela maila nagusiko. “Bigarren mailakotzat” jo izan ote da ahozkoa?

Hori konplexua da. Idazle batzuek estilo ahozkoagoa dute, literatura guztietan ere. Ez hain esaldi luzeak erabiliko dituzte, mezuak hitzean-hitzean garbi emango dituzte, erritmo biziagoa izango dute –baina ez, bakarrik, esaldiak laburragoak direlako–, eta hau eta hura. Kafkak, esate baterako, idazten hasi zenean –alemanez, hain zuzen–, orduko garaian ez bezala idatzi zuen. Alemanian askozaz ilunago idazten zuten; estiloa, alegia. Kafkaren estiloa, berriz, zuzen-zuzena zen, ahozkoagoa, hurbilagoa… Berez, idatzizkoa eta ahozkoa, bi mundu guztiz ezberdinak dira. Eta gero eta gehiago, ahozkoak indar handiagoa hartzen du. Tradizioa galtzen den neurrian, ahozkoak balio handiagoa hartzen du. Ahozkotasuna mila alderditatik azter daiteke. Ahozkotasunaz ari garenean, ahozko genero propioen gainean ari gara: kontakizunak, era bateko eta besteko poesia moldeak…

Poesia moldeak, direnak eta ez direnak…

Esaera zaharrak, adibidez. Ahozko elementuak dira esaera zaharrak. Idazle batzuek ere baliatzen dituzte, ordea. Kixoten, esate baterako, Santxok trumilka botatzen ditu. Eta ikerlan asko daude gaztelaniaz, Santxok darabiltzan esaera zahar eta esapideen gainean. Esan nahi dut, ez bakarrik filosofia bat duten esaerak, esateko moduak ere badituela Santxok. Tradizioa galdu… El ladrón cree que todos son de su condición. Gutxi izango dira hori euskaraz nola esan dakitenak. Modu askotara esan izan da hori euskaraz. Besteak beste, “azeriak buztana luze, berak legez besteak uste”. Beharbada horren gainean ere hitz egingo dut sarrera-hitzaldian.

De rebus euscarae memorabilibus…

Zer duzu hori?

“Ahozko euskaran, beti euskaldun hutsetara biltzeko grina izan dut (…) Eguneroko bat ere osatu nuen etxean gurasoei entzuten nizkien berba eta esaerekin. Eguneroko horren izena, De rebus euscarae memorabilibus”. Zeuk idatzia da.

Bai, bai… Ehun orrialdeko lan bat da, baina hirurehun edo laurehun ere izan litezke. Koaderno zaharretan batzen ditudan esateko moduak, esapideak, hitzak eta gainerakoak hor jasotzen ditut. Inguru euskaldun neurri batean pribilegiatu batean bizi naiz: leitzar bat, garazitar bat edo Azkoitiko Madariaga auzoko bat bizi daitekeen moduan. Euskaldun onen kontaktuan bizi bazara, “ene, honek halako esan du!”, bizipoztu egiten da bat. Euskarazko ale txikiak apuntatu ditut nire egunerokoetan. Hogeita bost urte baino gehiago daramat horretan. Esate baterako, Azkueren hiztegira joan eta jartzen duzu: aldizto. Aldiztoa da egun batean kasu egiten dizuna, eta hurrengoan kedarik ere egiten ez dizuna. Aldizka bere burua aldatzen duena da aldiztoa, beti bat ez dena. Batzuk zakarrak dira, beste batzuk gozoak. Aldiztoak, aldiz, ez dago jakiterik, batean gozo, bestean zakar. Emakumea, berriz, aldiztona da. Hiztegira joan, eta aldiztonarik ez dago! Huskeriak dira, nahi baduzu, baina hor daude. Hitzekin batera, beste gauza asko ere harrapatzen dituzu.

Lo-kanten gaineko bilduma ere egina duzu.

27 urte nituenetik, eta beste horrenbeste urtean, lekukotasunak biltzen egon nintzen, eredu onen bila: burua argi duten amonak; amonak, batez ere. Bizkaian erretolika luzeak kantatzen ziren, hogei, hogeita hamar koplako erreskadak umeari kantatzea normala zen. Batzuk lo-kantak ziren, huts-hutsak, eta beste batzuk ziren trikiti koplak, doinua aldaturik. Horien bila ere ibili nintzen. Ideia erromantikoa da, pixka bat inozoa ere bai. Hau da, zein da munduratzen den umearen lehenengo poesia? Lo-kantetakoa. Umea ez da horko hitzak ulertzeko gauza, baina bai horko paralengoaia: amaren umearenganako maitasuna, xamurtasuna, hurbiltasuna.

Ez duzu inoiz argitaratu bilduma hori.

Neure kapritxoa izan zen, ezta? Harri kirri txiki askoren bilduma bitxia da.

Eta zer izango da “Euskal baladen gorputzerako edizio kritikoa”, zure doktore tesia?

Ezagutzen duguntxoa zehatzago ezagutzea eta gehitze bat izango da. Ezagutzen ditugun biltzailerik handienek egindako corpusaren gehitze bat ere bai. Daukagunaren aurpegi benetakoagoa. Asko dut idatzia, eta derrigorrean jarriko diot azkeneko puntua. Bakoitza bere zoroak bizi du, eta norberak duen zoroa izaten da tesia.

Nortasun agiria: Jabier Kaltzakorta Elortza

Jabier Kaltzakorta Elortza (Markina, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994tik hona. Ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura ditu irakasgaiak, besteak beste. Ahozkotasuna du lan arlo maiteenetakoa, eta hainbat perla eder bildu eta landu dizkigu ezin konta ahala artikulu ederretan, edota euskal herrietan nahiz erbestekoetan eginak dituen hitzaldietan. Maisu da ikerketan, irakasle lanetan, jakituria apal komunikatzen nahiz partekatzen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an, eta euskaltzain oso izateko aukeratu zuten iaz: azaro honen amaieran egingo du sarrera hitzaldia Markinako jaioterrian.

Bekera, kantsaukizun

“Nekea adierazteko, etxean, amari beti entzun diot kantsaukizuna. Etorkizuna esaten den moduan, gure amak kantsaukizuna osatu du. Edo, beste adibide bat, bekera. Hiztegian bizpahiru lekukotasun baino ez daude; horietako bat, Orixerena. Hiztegiak dio ‘begirada’ dela, baina guretzat hori baino gehiago da, ‘begiera’ da. ‘Bekera tristeko txakurra’, edo ‘bekera alegreko neskea zan’, esate baterako. Eta begiaren erdi-erdiari deitzen diogu ‘begi-santua’”.

Jendaurrean

“Hori da inoiz egin ez dudan gauza bat: herritarren artean hitz egitea, holako egun batean. Hala ere, aurretiazko lana da kezka handiagoa: gauzak prestatzea. Han bertan nagoela, ez dut uste kezka emango didanik, nahiz eta inoiz ez dakizun. Kezka da hitzaldi biak, bai ahozkoa eta bai idatzira joango dena ondo taxututa edukitzea”.

GALDE SHORTA: Badok hamahiru

Aita: Paskual, euskalduna bete-betekoa, baserritarra, oso-osokoa, ona.

Ama: Lorenza, arduratsua, behargina. Aita eta ama, biak izan dira harrigarriro indar handikoak lanerako.

Anai-arrebak: bost gara, eta bakoitza guztiz diferentea.

Markinako Antxia dorretxea (jaiotetxe eta bizileku): Markinako eta Bizkaiko etxerik zaharrenetakoa, Markina erdi-erdian dagoena. Garai batean etxe zaharra zen eta, denborarekin, horko harriak eta harlanduak uste baino ederragoak zirela konturatu gara.

Zerutxo: Markinako lehen ikastola. Paradisu bat. Zerutxo hitza, gerora, Iparragirreren kantu batean ikusi dut, Donostia adierazteko, uste dut.

Purita: abertzalea, hiztun oso ona.

Maritxu Aldape eta Maritxu Ituarte: gure gaztetako maistrak. Maritxu Ituarterekin umeago nintzen. Maritxu Aldaperekin denbora gehiago eman nuen; oso maistra ona.

Ondarroa, institutuko urteak: beste mundu bat. Atun fabrikako usainen lurrinpean egoten zen herria. Ondarrutarrak dira munduko onenak!

Euskal filologia: Gotzon Garateren ametsa, eta sorreran izena eman genuen guztiena.

Gotzon Garate: magnetismo handikoa, bizi eta suharra, pertsona guztiz maitagarria.

Santiago Segura: latinarekin maiteminduta zegoen irakasle latinista, jauntasun handiko jauna, jakituria handiko pertsona.

Jabier Kaltzakorta: euskal mina sentitu duenetako bat, euskararen desira.
 


You are interested in the channel: Euskaltzaindia
Undertake and continue

Euskaltzaindia's motto is "ekin eta jarrai" ("ekin eta jarrai"), the outlawing of Euskaltzaindia. I don't know why the Academy wasn't outlawed, all three words appeared on its logo. The allegations have been made with less - and (those of one age remember the cassette of The Mondragon... [+]


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


The Komunikabideak and Euskaltzaindia Foundation will award Basque children from Mañeruibar
The act will recognize the efforts of the families of the peoples of the mixed and non-Basque area in which the Basque Country had disappeared. The event will begin at 11:30 in the City Hall with the video of filmmaker Oskar Alegría.

2023-07-12 | ARGIA
Micromachismo, egia berdadero, afarikazioa… the Euskaltzaindia Dictionary contains 646 new forms
Euskaltzaindia updated the dictionary online: It has received 646 new forms in the last six months and 1,130 has been adapted or refined. They have also attached importance to adjusting the existing. “We have also reviewed the examples, especially those relating to equality:... [+]

Elena Martínez de Madina. Searching for real names
"Toponymy is a huge richness in Álava and how little is it respected!"
He has spent a lifetime researching Vitoria's toponymy. Receiving place-names, offering the right way... And he asks us about toponymy and tells us his life story, together with Vitoria and Nuarbe (Azpeitia), along with the deaths of Sister Alicia and Anjel Otaegi's mother.

2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla and Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig was the whole person of Western culture"
The Nabarralde Foundation has published a book that gathers the life, thought and work of Federico Krutwig Sagredo. 13 people from the association or collective Krutwigen Lagunak, including Manu Ertzilla and the Eibarrés Oskar Arantzabal. In fact, these two will be on... [+]

Human chain from Errenteria to San Sebastian to pay tribute to the Euskara batua
It will be on 24 March and 8,000 people will shake hands. The initiative is organised by the Confederation of Ikastolas and Euskaltzaindia. They want to underline the "value of the Basque Country in the development of our country" and to pay tribute to several people who promoted... [+]

2023-02-03 | Uriola.eus
This year 44 theses have been presented in Basque. Koldo Mitxelena Award
In the last two years (2020-2022) 86 theses have been made in Basque at the University of the Basque Country/Euskal Herriko Unibertsitatea, of which 44 have been presented to the awards. The Prize distinguishes between the areas of knowledge of Engineering and Architecture, Art... [+]

2022-12-16 | ARGIA
The word of the year is "congratulations", chosen by Euskaltzaindia and UZEI
Each year the two entities choose the word of the year and the word of 2022 have decided to be happy: "As for Irulegi's hand, we've chosen this word based on the media and its use on the net," they said.

2022-11-28 | ARGIA
Writer Itxaro Borda and linguist Andrés Alberdi have been named number academics
Itxaro Borda will fill the dead time of Xarles Videgain and Andrés Alberdi by Andoni Sagarna. Now both have an eight-month deadline for preparing the entry conference. Considering the two academic numbers, 98 have been members of the Basque Language Academy since its inception... [+]

2022-11-17 | ARGIA
Euskaltzaindia calls for Euskera to be official throughout Navarre
Euskaltzaindia has requested the amendment of the Basque Law and has joined the declaration of the Navarro Council of the Basque Country in September. Remember that the Basque Academy is in all territories, in terms of language, "official consultative institution".

2022-10-19 | Reyes Ilintxeta
Suárez Castle. Poet of words
"In Navarra there are many people who live in Spanish but who believe in Basque"
“What we carry in our hearts can only express it in our language,” says Castillo. He is a poet, a Basque technician from Sakana, and since the end of September he has been a member of the Basque Country. He is an untiring writer and militant of the Basque Country who speaks... [+]

2022-09-30 | ARGIA
The Altsasuarra writer Castillo Suarez has been named a member of the Basque Language Academy
Castillo Suárez replaces Patxi Zabaleta at the Academy of Euskera. Now, the new member of the Basque Language Academy has a period of eight months to present an introductory conference.

2022-05-24 | ARGIA
Paskual Rekalde, member of Euskaltzaindia number:
"The Basque Country is "sailing" and more and more boys and girls are joining the Basque country"
A member of the Basque Language Academy, Paskual Rekalde, has organized an introductory lecture on 23 May in his native city, Amaiur. This linguist was appointed a member of the Basque Language Academy on July 17, 2020, but due to the pandemic his entry speech has been delayed... [+]

Eguneraketa berriak daude