Perlak taldearen kantuak entzun ditudanean poztu egin naiz. Estimatzekoa eta txalotzekoa baita taldekideen etorria, ausardia, bizitasuna eta naturaltasuna, eta egiten dutena Euskal Herriko musikaren munduan ohikoa ez izatea; zerbait desberdina edo berezia egitea, alegia.
Kantuek alaitasuna eta bizipoza transmititzen didate, nahiz eta giroak hainbatetan apur bat ilunak izan. Horren harira, “Tximeleten udako egun bat bezalakoa izan beharko luke gure bizitzak”, CDan idatzita ageri da Perlak izenaren ondoan.
80ko hamarkadako post-punk aireak suma daitezke Perlak taldearen kantuetan. Kantuek indarra badute. Erritmoak, oro har, erdi denborakoak dira, eta doinuetan ukitu ilun bat antzeman daiteke, baina doinu koloretsuak dira. Hori lortzeko, teklatuek asko laguntzen dute, teklatuen bidez kantuak giro bereziz jantzi baitituzte.
Melodiak atseginak dira, nire gusturako. Abeslariek ondo kantatzen dute, eta denek beren musika tresnak ongi jotzen dituzte, birtuosismo eta konplikazio handirik behar izan gabe, soberan egon litezkeen apaingarririk behar izan gabe, beren kantuak egiteko, Perlak kantuak. Izan ere, taldekideek kantu bat egiteko gauza gehiegirik ez dutela behar ematen du: imajinazioa, grina eta nota batzuk besterik ez.
Hitzak entzutean gogoeta egiten hasten naiz. “Letrek pentsarazi egiten dute. Zerbait gainditu duzula dirudienean eta horretatik asko ikasi duzula ematen duenean, berriz etortzen da zartateko bera. Existentzialista puntua dute letrek”. Taldekideek beren hitzen gainean hori esan zuten diskoaren aurkezpenaren bezperan, apirilean.
Perlak taldea Zarauzkoa (Gipuzkoa) da. Ilargi Agirre (bateria, koruak), Maite Martiarena (ahotsa, gitarra, teklatuak), Oihane Abarrategi (ahotsa, gitarra, teklatuak) eta Patxi Agirre (ahotsa, baxua, teklatuak) dira taldekideak. 2013an elkarrekin jotzen hasi ziren, eta diskoko kantuak azaroan Mungiako (Bizkaia) Gaua estudioan grabatu zituzten.
Grabazio on bat egin dute, diseinu lana ere txukun egin dute, eta lan polit bat osatu dute. Aitor Abio produkzioaz arduratu da, Jon Asier Zubelzu masterizazioaz, eta nahasketak bien artean egin dituzte. Kevin Baumanek eta Nagore Etxabek argazkiak egin dituzte, eta Nagore Etxabek berak eta Xabier Lertxundik diseinu lana burutu dute.
Perlak taldeko kideek elkarrekin entseatzen urtebete eskas daramate, baina jotzeko erraztasuna sumatzen zaie. Beren kantuak jotzen ederki pasatzen dutela nabari da, eta hori ere aise egiten dutela ematen du. Beren lehen lana oso gustura entzuten dut. Zazpi kantu dira, eta CD osoa arin entzuten da.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
We have nothing to lose,” the baztandarras say. And that's right. They have always made music to enjoy, play and play among four musicians who have been growing up. Since the group was... [+]
We have known Aitor Bedia Hans, a singer of the Añube group for a long time. At that time we were reconciled with BEÑAT González, former guitarist of the Añube group. It was at the university time, when the two young people of Debagoiena came to Bilbao to study with music in... [+]
Kutixik Non
Festival: In the Casa de Cultura de Intxaurrondo, in San Sebastián.
When: 26 October.
---------------------------------------------
It is a musical initiative that emerged in Donostialdea and aims to "collectively confront the music industry that wants precarious,... [+]
Opera groups Don Pasquale de
Donizetti: OSE and Bilbao Opera Choir.
Soloists: S. Orfila M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Stage Director: Emiliano Suárez.
Scenography Alfons Flores.
Place: Euskalduna Palace
Date: 19 October.
... [+]
Beware of that view of the South. Firstly, to demystify the blind admiration of the green land, the white houses and the red tiles, unconditional love, fetishism associated with speech and the supposed lifestyle. It leaves, as Ruper Ordorika has often heard, a tourist idea... [+]