Labrit Multimediak Xaldun Kortin jolastu gurekin! liburu-CD-DVD paketea argitaratu du. Belaunez belaun euskara transmititu dadin, etxean euskara erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu dute ateratako materialean, euskara gutxi edo asko jakin. Giro hori sortzeko kantuak, ipuinak eta jolasak bildu dituzte.
Azken urteetan, Nafarroan, herriz herri ibili dira aiton-amonen ahotik kantuak, ipuinak eta jolasak jasotzen, eta horien bilduma da liburua eta CDa. Atarrabiako, Leitzaldeko, Larrauneko, Bortzirietako, Elizondoko eta Ribaforadako haurrek kantatu dituzte tradiziozko kantuak.
Modu askotako jolasak aurki daitezke Xaldun Kortinen, hala nola, eskuekin, behatzekin eta hankekin egitekoak, laztantzeko eta mina arintzekoak, trostan ibiltzekoak, lokartzekoak eta memoria lantzekoak.
Gurasoentzat aholku sorta ere bada; haurrari hizkuntza garatzen lagundu diezaioten. Euskara gutxi dakiten gurasoentzat, badakitenentzat eta etxean bi hizkuntza erabiltzen dituztenentzat kontseiluak aurki daitezke.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.