Hainbat ibaik zeharkatzen dute Myanmar. Irriwaddy eta Salween dira nagusiak, eta herrialdeko biztanle gehienak euren alboetan bizi dira. Ura, arrantza eta ekonomia ibai horiek osatzen dituzten ekosistemen menpekoak dira.
2009an, Irriwaddy ibaiaren iparraldean 6.000 megawatteko potentziako eta 3.000 milioi euroko kostua izango zuen urtegia eraikitzen hasi ziren. Urtegi horretan sortuko zen energiaren %90 Txinara esportatzekoa zen, baina proiektua 2011n eten zuten, inguruko herritarren protestak zirela eta. Hala ere, enpresa eraikitzaileak presio egin du, eta horren ondorioz asmoa dago datorren urtean lanei ekiteko berriro.
Salween ibaian, berriz, hamahiru zentral hidroelektriko eraiki nahi dituzte. Horietako sei Myanmarren, gainerakoak Thailandian eta Txinan. Esan gabe doa milaka urtetan sortutako ekosistemak, biodibertsitatea eta bizi-ohiturak iraulita gera daitezkeela lan horien ondorioz. Inork gutxik aipatuko duen arazoa.