Boston, 1966ko apirilaren 19a. Bobbi Gibb, 23 urteko neska gaztea, maratoiaren abiapuntu inguruko zuhaixka batzuen atzean ezkutatu zen, anaiaren shortak eta txanodun jertse bat jantzita. Munduko maratoirik ezagunena abiatu zenean, Bobbi zain egon zen, gutxi gorabehera korrikalarien erdiak paretik pasa arte, eta orduan lasterka hasi zen. Otsailean antolatzaileei gutun bat bidali zien lasterketan izena emateko, baina lasterketako zuzendari Will Cloneyek erantzun zion emakumezkoak ez zirela gai maratoia egiteko. Gibbek bi urte zeramatzan entrenatzen eta 60 kilometroko saioa egina zuen; nahikoa eta gehiago, maratoia lasai egiteko.
Alboan zituen korrikalariak berehala konturatu ziren emakumea zela, eta haien babesa lagun, jertsea kendu zuen. Hiru ordu, 22 minutu eta 40 segundoan iritsi zen helmugara, ikusle eta korrikalari gehienen txalo artean. Gaur egun, Boston Athletic Association erakundeak onartzen du Gibb izan zela maratoia egin zuen lehen emakumea, baina orduan haren balentria keinu sinboliko hutsean geratu zen.
Hurrengo urtean, oraindik ere emakumeei maratoia egitea debekatu arren, Gibb berriro atera zen lasterketan, aurreko urtekoaren pareko marka lortuz. Baina orduan ez zen emakume bakarra izan; Gibb iritsi eta ordubete ingurura, Kathrine Switzerrek helmugako marra zeharkatu zuen 261. zenbakia soinean zeramala. K. V. Switzer inizialak erabiliz eman zuen izena, eta antolatzaileek ez zuten jakin emakumea zela lasterketa abiatu arte. Maratoiaren bosgarren kilometroa bete baino lehen, Jock Semple lasterketako epailea parean jarri zitzaion, maratoia uzteko esanez, eta Switzer hura saihesten saiatu zenean gerritik heldu zion. Tom Miller mutil-laguna alboan zuen eta epailea bultzaka kendu zuen paretik. Hainbat korrikalarik babestuta egin zuen emakumeak gainerako bidea.
Dortsal ofizialak ez zion ezertarako balio izan; deskalifikatu egin zuten. Baina bosgarren kilometroko gertakizunaren argazkia mundu osora zabaldu zen. Aurreko urtean bizpahiru egunkarik Gibben berri eman zuten bitxikerien atalean, baina ez zuen inolaz ere lortu Switzerren argazkiak izan zuen oihartzuna. Horrek indar handia eman zion emakumeen parte hartzearen aldeko borrokari. Eta, hala ere, beste bost urte beharko zituzten helburua lortzeko. 1972ko Bostongo maratoian emakumeei parte hartzeko eskubidea onartu zitzaien lehenengoz, eta beste hamabi urte beharko ziren emakumezkoen maratoia Joko Olinpikoen proben zerrendari eransteko.
Lehen emakume maratoilari haiek sei urte behar izan zituzten maratoia burutzeko, edo, Bostongo lasterketa 1897an sortu zela aintzat hartuz gero, 75 urte.
Archaeologists have discovered more than 600 engraved stones at the Vasagård site in Denmark. According to the results of the data, dating back to 4,900 years ago, it is also known that a violent eruption of a volcano occurred in Alaska at that time. The effects of this... [+]
Vietnam, February 7, 1965. The U.S. Air Force first used napalma against the civilian population. It was not the first time that gelatinous gasoline was used. It began to be launched with bombs during World War II and, in Vietnam itself, it was used during the Indochina War in... [+]
I just saw a series from another sad detective. All the plots take place on a remote island in Scotland. You know how these fictions work: many dead, ordinary people but not so many, and the dark green landscape. This time it reminded me of a trip I made to the Scottish... [+]
Japan, 8th century. In the middle of the Nara Era they began to use the term furoshiki, but until the Edo Era (XVII-XIX. the 20th century) did not spread. Furoshiki is the art of collecting objects in ovens, but its etymology makes its origin clear: furo means bath and shiki... [+]
In an Egyptian mummy of 3,300 years ago, traces of Yersinia pestis, the bacterium that caused the Justinian plague in the 6th century and the Black Plague in the 14th century, have just been found.
Experts until now believed that at that time the plague had spread only in... [+]