2011n ezagutu zuten elkar Wim Mertens piano jotzaileak eta Kirmen Uribe idazleak. Orduko hartan, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako poesia jardunaldietan, zenbait poema irakurri zituen Uribek, Mertensen piano doinuak lagunduta. Elkarrekin lan egitea sortzaile bien gustukoa izan zen, Bruselako Passaporta Literatura jaialdian berriz ere topo egitean, eta Robert Musscheren istorioaren berri izaterakoan, piano jotzaileak ikuskizun bat egitea proposatu baitzion. Zenbait pasarte ingelesera itzuli eta berehala bidali zizkion Mertensi, eta hura konposatzen hasi zen berehala, testuok inspiratuta. Horrela sortu zen Mussche nobelako pasarteak eta Win Mertensen musika batzen dituen kontzertu-errezitaldia.
Madrilen estreinatu zuten obra, abenduaren 1ean. Gerora, Donostian eta Bilbon eskaini dute. Logroñon (Errioxa) ere izan dira, eta laster, Bartzelonara eta Belgikara joko dute, Robert Musscheren jatorrizko herrira. “Donostiako ikuskizuna egin genuenetik, emanaldi guztiak euskaraz egitea erabaki dugu, tokian tokiko hizkuntzen azpitituluez lagunduta” azaldu digu Kirmen Uribek. Mertensi izugarri gustatzen omen zaio gure hizkuntzaren doinua, eta horregatik, hurrengo ikuskizunak, nahiz eta Euskal Herritik kanpo izan, eleberriaren jatorrizko hizkuntzan eskaintzea erabaki dute sortzaileok. Gure hizkuntzak eta kulturak bizi duten bazterketa eta gutxiespenaren aurka, zenbait mito hausten dituen jarrera, dudarik gabe.
Kirmen Uribek, Robert Mussche idazle flandriarrari buruz kontatutako istorioak, hainbat irakurle hunkitu ditu dagoeneko, bai Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Win Mertens dugu horietariko bat, flandriarra izaki hura ere.
“Hau da benetako abanguardia” esan omen zion Mertensek Uriberi, “ez delako ohiko poesia-errezitaldia, prosa baizik. Eta, nobelak badu erritmo mekanikoago bat, lokomotora edota makina baten antzekoa. Eta, Wimek idatzitako musikak ere erritmo bera du, makina baten antzekoa” azaldu digu idazleak. “Gainera, hizkuntza txiki batean, nazioartean ezagutzen ez den hizkuntza batean egitea ere erakargarria egiten zitzaion Wimi”.
Baina, batez ere, historiak berak du indarra, idazlearen ustez. “Kontatzen dena oso gogorra da. Jendeak badaki benetan izandako pertsona batez ari garela, eta horrek sekulako indarra ematen dio ikuskariari, ez baita gauza liriko bat”. Literaturan eta zinemagintzan ohikoa da errealitatetik fikzioa egitea. “Sekula ez da ahaztu behar, dena da fikzioa. Baina irakurleak benetakoa balitz bezala hartzen du. Izen-abizenez aritzeak lotu egiten du, bai irakurlea, baita, ikuskizunaren kasuan, entzulea ere”.
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Things aren’t easy in fact, and it will be for one reason or another, but lately I’ve bitten my tongue more than I should for these two things: the culture of the sold out and the FOMO – the latter perhaps has to be explained, because it’s not said so many times: the... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
WHEN: February 2nd.
IN WHICH: In the youth center of Zuia, Murguía.
----------------------------------------------------
On September 20 of last year, we first heard about collective music in the profile of the social network they had just created:... [+]
Opera 'Tristan und Isolde'
Bilbao Symphony Orchestra. Directed by: Assisted by Erik Nielsen.
The Bilbao Opera Choir. Directed by: Assisted by Boris Dujin.
The stage director: To the Allex Eagle.
The soloists: I'm talking about R. Assisted by Nicholls, G. By Hughes Jones, M. The... [+]
Party and recreation. Oral History of Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Books, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ was a student of the first Journalism Promotion of the UPV, along with many other well-known names who have... [+]