Bizitza duin bat izateko baldintzarik gabeko errenta herritar orori ematea posible dela frogatu du Jordi Arcarons Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia aplikatuko katedradunak Katalunian eta Gipuzkoan egin dituen ikerketa banatan. Halako diru-sarrerak, herritarrentzako berme ekonomikoa izateaz gain, jendarteko desoreka ugari arintzeko balioko luke.
Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailean oinarrizko errentaz egindako simposiumean eman zuten argitara Jordi Arcarons katedradunaren ikerketa, foru erakundearen enkarguz egina. Gipuzkoako 450.000 errenta aitorpen aztertuta, ondorioztatu dute adineko herritar orok –lan egin hala ez– hilean 658,5 euro jasotzea bideragarria dela. Adingabekoek 131,7 euro jasoko lituzkete.
Arcaronsen kalkuluak PFEZ zergan %40,52ko tasa bakarra ezarrita daude eginak. Desberdintasun ekonomikoak gaur egungo PFEZ progesiboarenak baino 2,5 bider gutxiago lirateke eta gipuzkoarren %75ak bere egoera ekonomikoa hobetuta ikusiko luke.
Gipuzkoan oinarrizko errenta unibertsala finantzatzeko 4.857 milioi euro behar dira: 1.518 milioi egun herritarrek jasotzen dituzten prestazioetatik etorriko lirateke eta gainerakoa zerga erreformarekin. Aitzitik, Ander Rodriguez Gizarte Politikarako diputatuak onartu du zaila izango dela errenta ezartzeko kontsentsu politikoak lortzea.
Jardunaldietan, azterketa ekonomikoa egiteaz gain, generoaren eta osasun publikoaren inguruko mahai-inguru bana izan ziren. Ondorengo orrietan, bertan parte hartu zuten adituen iritzia jaso dugu; errenta unibertsalaren onura soziala noraino irits litekeen erakusten dute adibideok.
What happens when you're separated from life, environment or people and socially isolated for 3, 6, 10, 20 or 25 years? Who's in jail? What do we know about the men and women serving in Zaballa's macro-prison?
For those who have been serving prisoners serving sentences in Zaballa... [+]
We are in a process of Popular Legislative Initiative to create an unconditional Basic Income, and we are often debating the appropriateness or otherwise of the proposal. Not so much because of its proven economic viability, but because of more philosophical issues or how to... [+]