argia.eus
INPRIMATU
Batzuen eta besteen kostuak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2014ko urtarrilaren 29a

Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ibilgailu termikoak baino garestiagoak dira, batzuetan bikoitza izan liteke prezioa. Baina ibilgailuaren iraupen osoa gogoan hartuta, hau da, ibilgailua gure eskuetan dagoen bitartean dituen mantenu-kostuak eta gurpil aldaketa kostuak kontuan hartzen baditugu, zein da benetan salneurrian dagoen aldea?

Ondoren datozen bi taulaotan galdera argitzen saiatuko gara.

Gerta daitezkeen matxurak kontutan hartu gabe, argi ikusten da ibilgailu elektrikoak direla mantenu-kostu txikienekoak, bai motorrari dagokionean, baita gurpilei dagokienean ere. Kosturik handiena, aldiz, hibridoek dute.

Ibilgailu elektrikoek pieza mekaniko gutxiago dituzte mantentzeko, eta gainera, ohiko ibilgailuak baino arinagoak direnez, gurpilek iraupen luzeagoa izaten dute. Aldiz, ibilgailu hibridoek bi motor mota dituzte, eta elementu gehiago mantenurako. Ohiko ibilgailuak baino astunagoak ere badira eta gurpilak lehenago higatzen dira.

Dena den, nahiz eta ibilgailu elektrikoen mantenu-kostuak edozein ibilgailu termikorenak baino askoz ere txikiagoak izan, ibilgailu elektrikoen kostu totala (erosketa+mantenua) ibilgailu termikoena baino askoz ere handiagoa da.

Arestian aipatu kostuei erregaiarena erantsiz gero, ia ziur ibilgailu elektrikoa merkeagoa aterako zaigula termikoa baino. Hala ere, beharrezkoa izango da batetik elektrizitaterako karga-gune sarea hedatzea, eta bestetik ibilgailuen autonomia areagotzea, jauzia eman ahal izateko.