2009ko azaroan atxilotu zuten Idoya Iragorri (Sestao, 1983), hamarnaka gazteren kontra egindako operazio polizialean, Segiko kide izatea leporatuta. Orain, beste hiru kiderekin batera, gazte horiek epaitzen ari den Audientzia Nazionalari uko egin eta ezkutatzea erabaki du. Esperientzia “izugarria” dela dio, bizipen positiboz betea, baina senitartekoak “jazarpen polizial latza” jasaten ari direla salatu du.
Zergatik hartu zenuen ezkutatzeko erabakia?
Desobedientzia arlo batzuetan praktikatu izan dut, desobedientzia zenik ere pentsatu gabe, okupazioan adibidez. Eta okupazioa, desobedientzia izanik, eraikuntza ere bada, harreman eredu bat eraikitzen duzulako, besteak beste. Orain txanpon propioa erabiltzeko proiektu batzuk sortzen ari dira Bilbon eta Ipar Euskal Herrian. Hori ere desobedientzia da, eta ez da erresistentzia, eraikuntza baizik. Desobeditzean beste sistema bat eraiki dezakezu.
Zuen ekimenak Estatuarengan eragin mugatua duela esan duzu. Zein da bidea jarrera aldaketa bultzatzeko?
Ez al dugu dagoeneko errepresio nahikoa? Lantokietan, hiru egun baino luzeagoa den katarro bat harrapatu eta kalera goaz. Zergek itotzen gaituzte, auzoak poliziez beteta daude, eta edonork amaitu dezake bere etxetik kaleratuta. Hau da, ezer egin gabe ere baditugu ondorioak. Ez gara libre, ez gara gure buruaren jabe. Eta beti egongo gara baldintzatuta, isunak jaso ala ez, espetxera joan ala ez. Baina nik behintzat nahiago dut desobedientziagatik isun bat ordaindu, obedientziagatik lana galdu baino, edo obedientziagatik espetxeratua izatea baino.
Orain arteko antzeko desobedientzia kasuak atxiloketekin bukatu dira. Nola irudikatzen duzu zuenaren amaiera?
Niri gustatuko litzaidake egiten amaitzea, gauzak egiten. Agian, elkarrizketa honetatik ateratzean atxilotuko naute. Baina horrela baldin bada, behintzat, elkarrizketa bat egin dut, eta jendeak irakurriko du. Zerbait sortzen atxilotuko naute.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
In language policy theory there are areas of use of language which, due to their broad and referential social character, are of strategic importance such as administration, teaching, the world of work and culture. These four functions have been interpreted by many experts as... [+]
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]