Osasuna sukaldean ere irabaz –edo gal– daiteke. Gure gizartean ohikoa den bizimoduagatik, eta lan-kontuak direla medio, normalean ez dugu sukaldean aritzeko denbora gehiegi izaten, baina hori ez da aski arrazoi elikadura arloan har daitezkeen hainbat erabaki albo batera uzteko.
Horregatik, elikadura orekatua izan dadin, baita presa handiarekin bagabiltza ere, hozkailua eta despentsa ondo hornituta edukitzea komeni da, urteko sasoi bakoitzean garaiko produktuak erabiliz. Abiapuntu horrekin, hemen dauzkazu proposamen batzuk:
Entsalada on bat. Arrozarekin edo pastarekin egin daiteke, baina atuna, arrautza egosia eta barazki batzuk gehituz gero, otordua osatzeko plater bakarra aski izan daiteke.
Arraina mikrouhin labean. Arrainak bitaminak emango dizkigu, eta labeak, berriz, bizkortasuna. Goarnizio moduan, ilarrak edo letxuga osagarri bikainak dira.
Mazedonia gozo-gozoa. Egunero-egunero hartu beharreko hiru edo lau fruta aleak kontsumitzeko modu ezin hobea.
Batidoak, irabiatuak. Minutu batean prestatzen dira, bitamina ugari ematen digute, eta umotzen edo ia galtzen hasia dagoen fruta aprobetxatzeko aukera ere badira.
Badira, aurrez aipatutakoez gain, aholku orokor batzuk, behin eta berriz errepikatuagatik ere jendeak gutxitan betetzen dituenak. Hona zerrendatxo bat:
Prebenitzea hobe. Osasun-nahasmendu batzuk “isilekoak” dira, ez dute aparteko sintomarik edo seinalerik ematen aurreneko faseetan. Horregatik, aldian behingo osasun-azterketa eta berrikuspenak, pertsonaren adinaren eta sexuaren arabera aldatuz doazenak, oso baliagarriak izan daitezke balizko gaitz horiek detektatu eta ahalik eta lasterren tratatzen hasteko.
Ez hartu botikak zure kabuz. Botikak medikuaren agindurik gabe hartzea kalterako izango da gehienetan, ez dagoelako inolako kontrolik eta botika horiek albo-ondorio kaltegarriak sor ditzaketelako.
Handitu zure defentsak. Itxiokorri (Ononis spinosa L) izeneko sendabelarrak sistema immunitarioa indartzen du, globulu zuriek bakterio eta birusen kontra jarduteko duten gaitasuna estimulatzen du eta. Egunero bi katilukada infusio edanez, infekzioak harrapatzeko arriskua gutxituko da.
11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros
This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.