Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen Zentroak urtea beteko du aurki. Ricky Dávila eta Ernesto Valverde argazkilarien ekimenez sortua da, eta argazkigintza eskola, erakusketa aretoa eta disziplina honen zaleei eta profesionalei zuzendutako topalekua izan nahi du guneak. Ricky Dávila zuzendariarekin hitz egin dugu, eta bere ustez, une oparoa bizi du argazkilaritzak.
Ikasturte honetan 60 ikaslek eman dute izena Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen eskolan. Urte osoan arituko dira ikasleok, baina hiru hilebeteko moduluak eta asteburuko tailerrak ere eskaintzen ditu zentroak. Eduardo Momeñe, Jose Ramon Bas, Iñaki Domingo, Gonzalo M. Azurmendi, Mikel Alonso, Alberto Garcia-Alix edota Ricky Dávila bera, besteak beste, arituko dira irakasle.
Oinarrizko mailatik espezializatuenerainoko aukera eskaintzen dute, argazkilari, zaletu edo profesional ororen ezagutza grina asetzeko moduan. Argazkigintza eskolaz gain, bertako zein atzerriko argazkilarien lanez osatutako erakusketa antolatzen dute hilero. Hil honetan, kasurako, Jose Ramon Basek Paradisua deituriko erakusketa paratuko du zentroko aretoan.
Beste ekimenetako bat, Zentroko Ostiralak deituriko solasaldi-hitzaldi sorta dugu. Hilean bitan ostiralez, argazkilariak, komisarioak eta ikus eremuko sortzaileak erakartzen ditu zentroak. Informazioa partekatzeko abagunea da batik bat, arte disziplina honetako dinamizatzaileen, zaletuen eta profesionalen arteko trukerako aukera. Helburu bera hartuta, Contratiempo izeneko hiruhilabetekaria argitaratzen du, egungo argazkilaritzaren inguruko berri emateko.
Ricky Dávilak, zentroko zuzendari eta argazkilariak, hainbat argazki liburu ditu argitaratuak, bakarka nahiz taldean, eta hogei bat argazki erakusketa jarri ditu han eta hemen. New Yorkeko ICP ikastegian ikasi zuen argazkilaritza eta Madrilen eman ditu hainbat urte. Ortega y Gasset eta Fotopress sariak jaso ditu, eta bere sorkuntza eremua autore argazkilaritzan kokatzen dute adituek, disziplina honi, bere ikuspuntua ez ezik, poetikotasuna ere erantsi baitizkio. Egun Ernesto Valverde argazkilariarekin batera darama Argazkilaritza Garaikidearen Zentroaren ardura eta zuzendaritza.
“Zentroa balio anitzekoa izatea nahi genuke, argazkilaritzaren eremuan zenbait jardun biltzen dituena. Alde batetik eskola dugu, bestetik erakusketa aretoa, eta azkenik, aldizkaria” azaldu digu Ricky Dávilak. “Plataforma irekia da zentroa, zaleen zein profesionalen esku dagoena, bertan elkartu eta topo egin dezaten. Argazkilaritzari kultura emateko asmoz eta ilusio handiz egina da zentroa”, dio argazkilariak.
Kutsu garaikidea ere badu zentroak, izenetik beretik hasita. Ildo horretan, une goxoa eta oparoa bizi du argazkilaritzak, Ricky Davilaren aburuz: “Argazkilaritzak eremu profesionala urratu du, eta esan daiteke ikusizko lengoaiak ia hitzak besteko indarra hartu duela gaur egun, emozioak, ideiak eta sentipenak eragiteko. Bestetik, oso transbertsala da, gizarte maila guztietara zabaltzen baita. Hortik datorkio zentroari izena, egungo denborari dagokion disziplina delako”.
Joerak ez ditu gustuko Ricky Dávilak, argazkilaritza arte disziplina izaki, joerei muzin egin eta sakontasunez jokatu beharra dagoela uste baitu. “Egungo argazkilaritza milaka ahots dituen poliedro izugarria da”, dio, “argazkilaritza lengoaia unibertsala bilakatu den honetan, hainbat erregistro eta ikuspuntu onartzen ditu, eta hori polita da”. Hainbat mugimendu biltzen ditu egun argazkilaritza garaikideak; errealismo hutsetik hasi eta informazio eremuan, publizitatean edo fikziozko irudi poetikoen bidez emozioak sortzeko orduan.
Beste esparru askotan bezala, teknologia berriek aldaketa ugari eragin diote arte disziplina horri, eta baztertu egin da lehengo artisau lana. “Laborategiko inurria izan naiz betidanik. Denbora gehiago pasatu dut argi gorritan beste edozein gauzatan baino”, azaldu du Davilak. “Orduko laborategi lana inpresora batek egiten dizu gaur egun, baliabide berriak ematen dizkizu. Adibidez, paper mota asko dago, lan egiteko oso baliagarriak eta ezin hobeak”. Halere, material eta lan modu berriek ez dute azken emaitzan eragiten, Dávilaren ustez. Hala, “Edozein hizkuntzatan, eta argazkilaritza ere hizkuntza da, garrantzitsuena ez da ‘nola’ esaten den, ‘zer’ esaten den baizik”.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]
Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.
Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.