argia.eus
INPRIMATU
Kanpezu-Kolonia
Jakoba Errekondo 2013ko abenduaren 04a

Kanpezuko lur garaietan bada basorik: harizti, pagadi, erkamezti... Zuhaitzak lurraren eta zeruaren arteko lotura dira. Basoak eraitsi ziren tokietan jarri omen ziren menhirrak; haitz, ordezko zuhaitz.

Alemaniako Koloniako katedralak 153 metro garai diren dorreak ditu, zerurantz. Zeru bererantz, baina bestelako konexio bat lotzeko asmoz, meskita bat eraikitzen ari dira. Haren minarete parea 52 besterik ez da goratuko. Baina barruan altxor izugarri bat gordeko du: Kanpezuko Gamiz enpresak egindako zurezko hormak. Enpresa horren eraikuntzarako zuraren kalitatea mundu osoan ezaguna da. Ia beste inork ez bezala, haritzezko ijeztutako habeak eta hormak egiten ditu.

Kanpezuko basoetako zuhaitzak lotuko ditu koloniarren zerua eta lurra.