Tigre ala lehoia, zein da azkarragoa? Eta indartsuago? Zein dago urrutiago, ilargia ala eguzkia? Umetan galdetzen direnetakoak dira. Nagusitan beste galderak egiten dira: zer nahiago zenuke, tartakada bat aurpegian ala bala bat?
Carlos Salvador UPNko diputatuak txiokatutako konparaketa basati eta gupidagabea da, metafora horretan Yolanda Barcina lehendakaria hilik legokeelako. Eta, zorionez, Barcina anderea bizirik da, eta ez buruhauste gutxi sortuz gainera. Baina Salvadorrena moduko berbak ez dira hutsalak, diskurtsoa sortzen dute eta diskurtsoak giro bat… eta humus horretan ondu ondoren berbak lege bilakatzen dira. Espainia herrialde oparoa da berba-giro-zigor metamorfosi horretan, baina, funtsean, bere zuzenbidea zigor eta errepresioan oinarritu nahi duen edozein estaturen ezaugarria da. Estatu totalitarioen ingeniaritza juridikoa.
Parot doktrina-rekin gertatutakoa baino adibide adierazgarriagorik ba ote? Biktima batzuen saminean gorrotoa erein, diskurtsoa hazi, legea muturreraino eraman, justiziak azkenean bideratu…eta orain komeriak gorrotoa kontrolatzeko. Adibideak asko dira, esaterako ikurrinaren inguruko ekintzetan. 2010eko Sanferminetan ikurrina handi bat irekitzeagatik Txupinazoaren unean 35 eta 160 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dira hamahiru gazterentzat (izandako istiluetan gazte madrildar bat zauritu zen larri buruan jasotako botilakadaren ondorioz).
Eta ikusi beharko da zertan geratzen den aurtengo ikurrina jartzeagatik auziperatutakoen kontua. Printzipioz delitua larria da epailearen arabera, sor zezakeen egoeragatik: ikurrina jausiz gero jendez gainezka zegoen plazara, batek daki zer gerta zitekeen. 2010ean dozenaka udaltzain sartu ziren borrekin plazara, arrisku egoerarik ez zegoen jendetzaren erdira. Inportanteagoa zen ikurrina kentzea, sor zitekeen arriskua baino. Eta liskarra sortu zen, eta zauritu larri bat. Norena izan zen nagusiki zuhurtzia eza? Adibide bat. Astelehenean epaitu zituzten tartalarien kasua ere desmasia juridikoaren esparrukoa da. 2011n Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcinari lau tarta botatzeagatik, bost eta bederatzi urteko espetxe zigor eskaera dute AHTren aurkako lau ekintzailek. Hau da, Galindo jeneral ohiak Lasa eta Zabala torturatu eta hiltzea agintzeagatik lau urte pasatu zituela espetxean eta Gorka Ovejerok bederatzi urte pasa ditzakeela agintari bati tarta bat botatzeagatik. Hori da neurrietako bat.
Beste neurriaren adibideak ugariak dira, kontaezinak ia. Euskal Memoria fundazioak azken hamarkadetan izandako 4.716 tortura kasu dokumentatu zituen iaz aurkeztutako txostenean. Gaur egun ez da inor espetxean Espainian torturatu izanagatik. 80ko hamarkadan izan ziren zigor txiki batzuk eta 90eko hamarkadatik aurrera ofizialki ez da torturarik existitu Espainian, beraz zigorrik ere ez. Guardia Zibilaren zuzendari izandako Luis Roldan elkarrizketatu zuen El País-ek iragan igandean: “Ongi, hipokritak ez bagara, batek ulertu behar du 23 lagun hil dituen gizona atxilotzen baduzu, galdekatu eta aitortzen badu, zerk eragin dio aitortza hori egitea? Kolpeak izan dira, arrastorik uzten ez duten presio fisikoak, baina pentsa dezakezuna gerta litezkeela. Presio psikikoak ere bai. ¿Norbaitek uste du deklaratzen dutena deklaratzen dutela bortxarik gabe?”.
Euskal gatazkarekin zerikusirik duten kasuetan da nabarmenena Espainian, baina hortik oso harago doa. Adibidez, Iñigo Cabacas hil zuen ertzain batek pilotakada batez 2012ko udaberrian. Oraintsu auzipetu dituzte bost ertzain eta ikusiko da zer gertatzen den. Eta PPko diru estoldak luzez gidatu zituen Luis Barcenasen kasua? Duela hamaika urte gertatu zen Prestigeren hondamendia, oraindik ez dago inor auzipetua. Zerrenda amaigabea da.
Espainiaren joera autoritarioak ez du amaierarik ordea, eta Espainiako Barne Ministerioak hilabete honetan bertan jarriko du Gobernuaren eskuetan Herritarren Segurtasunerako Legearen aldaketaren aurreproiektua. Espainiaren sinboloen aurkako delituak larritzat hartuak izango dira. Edo eskratxeak, grebetako piketeak, instituzioen aurrean egindako baimen bako bilkurak, eraikuntza ofizialak eskalatzea eta beste hainbat.
Gustukoagoak edo ez izango dira desobedientzia zibilaren esparru an egiten diren ekintza ugari. Salatu daitezke, zigortu. Aurpegi bistan egindakoak ohi dira. Gorka Ovejerok emandako arrazoiekin bat etor liteke bat edo ez: “Tartakadaren helburua ez da pertsona mintzea, politikoak inguratzen dituzten zigorgabetasun idulki horretatik jaistea besterik ez da nahi” (eldiario.es, 2013-11-14). Baina bala eta tarta ezin dira nahastu, batez ere epaitegietan. Bi neurri daude. Bi, bi, bi, bi. Eta salatu behar da. Etengabe.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]