Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gure gizonak itsasoan arrantzale eta gu andreak etxean, bakarrik"

  • Ahozkotasuna da Antigua Urbieta. Da historia bizia, da lekukotasuna, da emakumetasuna, da memoria, da iragana, oraina, eta geroa, da Jabier Kaltzakortak behinola esandako ‘urregorria’. Da ahoz bezain bizi idazteko abildadea duen ondarrutarra.

Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Berbetan iaioa zarena badakit. Oraindik orain jakin dut eskribitzen duzuna.

Neure gizona hil zitzaidanean hasi nintzen. Jose [Uribe] hil eta urtebetera. Arantzazura joatea pentsatu nuen, egun batzuk pasatzen, neu bakarrik, eta neure barru-barrukoak eskribitzea pentsatu nuen. Etxean seme-alabei esan eta umea etorri zitzaidan –30 urte zituen orduan, 40 baino gehiago orain, baina umea esaten diot nik hari oraindik, umea!–, koaderno hauxe atera eta esan zidan: “Atxari gauza politak ipintzeko neukan gordeta baina orain zeuk ipini”. Horrela hasi nintzen. Neu harritu nintzen, neukan deskalabruaz zelan eskribitu nuen, umoreaz. Berezkoa! 2000. urtean hasi nintzen, gizona hil eta urtera.

“Kaixo, Joxe: Alde batera ez duzu igarriko non demontre nabilen. Badakizu non naizen? Arantzazuko fraideekin. Zu zeuk txarto pentsatu barik! (…) Joan zinenean, harrezkero esango zenuen: ‘Oraintxe ibiliko zara zu ederto, salto eta brinko, hamazazpi urte bazeneuka modura!’. Baina horra hor, zer egingo eta internora etorri! [Berak hala esaten zien umeei: ‘Gaizki portatzen bazarete, internora’] Ez duzu sinistuko baina zu falta eta dena falta! Lehenengoko sarrera itzela izan da casa de ejercicios-en. Holako ejertzizioak modukoak, santo kristo ohearen gainean dela… Egia esan, buruaren gainean baino hobe da aurreko aldean santo kristoa! Nahi duzu gauza bat esan? Eskritorio bat dauka gelak, eta Antzosoloren [etxe handi bat zen Ondarroan] itxura hartzen diot pixka bat! Galdu dut haria, klaro, bada!... Badakit! Desiratzen nengoela honaxe etorteko eta zeuri kontuak kontatzeko. Ez dakit non zaren ere, baina zauden lekutik, ez dit ardura ez badidazu erantzuten ere, baina seguru naiz entzuten duzula. Elizaren atzeko aldean dauka bentanea, eta denboralea hementxe da: haize eta euri, uxoletan dago atzekaldea. Zarataz, ez dut lorik egingo! (…) Irratia piztuko dut, entzuteko. Egia esan, ez du gogorik ematen, deskalabrua baino besterik ez dute kontatzen eta. Ez dakizu asko zertzuk pasatzen diren, gero eta okerrago goaz. Eguraldiaren moduan dabil dena. Jo eta ke irabazi arte. Nire ustez, hola ez goaz inora, baina! Dena dela, txanda baten modura, egunero zer entzungo! Gure txikiek ez dakit zer ikusiko duten!”…

Zuen txikiak, lobak dituzu...

Lehenengoko loba ezagutu zuen. Bigarrena ez, eta zazpi dira oraintxe! “Ez duzu sinistuko zelako hutsunea zurea gure etxean, eta ez nik bakarrik, denak! Gaixotuta egon dira. Ez dakit nire falta hain handia hartuko duten! Ikusi duzu kanposantuan, zelako dotore zauden? Irakurri duzu Kirmenen kartapazioa? Hark bai zu ondo ezagutu! ‘Maitasun keinua’ (…) Ez daukat ezelako presarik eta bihar gehiago. Ez duzu sinistuko esaten badizut askoz ere lasaiago nagoela. Hauxe barik ez neukan bakerik. Zeure bila nabil han eta hor. (…) Zelan bilatuko zaitut, neuk ere ez dakit nondik nora nabilen neu eta. Lehenengo zu topatuko zaitut eta gero neure burua, ze erdibituta topatzen naiz. Jose, gehiago idazteko ahalmenik ere ez daukat eta bihar arte. Beti izan zaitut maite eta hala jarraituko dut hil arte. Zeu izan zara nire lehenengoko [gizona] eta, harrezkero, itxurak itxura, azkena. Bihar arte”.

Hamahiru urte, Arantzazura bueltan, koadernoa hartuta, barrua kontatzen.

Iaz falta izan nuen, loba jaiotzeko zegoelako. Baina aurten ere ez dut falta. Oraintxe etorri naiz. Bakarrik joaten naiz, autoan. Gauza naizen arte, ibiltzeko asmoan naiz.

Hiru koaderno mardul erakutsi dizkiguzu, letraz beteak. Laugarrena bertsoz dator, etxekoei jarritakoak, urtebetetze eta gainerako. 90eko hamarkadan Ondarroan egindako literatura sariketan saritutako hiru lan, Lea-Artibaiko Hitza-n 2009-2010ean idatzitako zutabeak… Ondarroa beti, ondarrutarrez ari zara, Donostiako Altzan jaioa izanagatik ere.

Gerra ostekoa naizelako! Gure aita Hipolito, gerran ibili zirenean, Pasaiara joan zen. Hemen, batzuek armak hartu zituzten eta beste batzuk arrantzan ibili ziren, gure jendeari jaten emateko. Gure aitaren moduan. Itsasotik etortzen zen, ordea, eta beste arrantzaleen andreak galdezka: “Ikusi duzu gure gizona?”. Gure aitak ikusi zituen txalupak, arrantzaleak erdibituta, kokotea bistan… Eta zelan esan hori andre haiei? Sufrimendu handia zeukan. Eta erdiberbak ere baziren: “Batzuk hemen eta besteak non dauden ere ez dakigu!”. Pasaian, berriz, orduantxe hasi zen arrasteko arrantza mugimendua, eta hara joan zen, Anparo andrea hartuta. Altzan hartu zuten etxea, eta hantxe jaio nintzen ni. 5 urte nituen atzera Ondarroara etorri ginenean. Baina ni donostiarra! Kar, kar, kar.

Gabriel Arestiren Gosetea kantatzen du Oskorrik, gerra osteaz.

Ni akordatzen naizena, eskolara ezin joana, oinetakorik ez genuelako. Abarketak jantzita joan eta eztula eta abarra. Asko gustatzen zitzaidan joatea, baina ezin, eta horrek pena demasa ematen zidan. Esan nahi dut, premia ikusi nuela. 5 urte nituela Ondarroara etorri, eskolara hasi 6rekin… Ondarrutarra sentitu naiz beti.

Aita baino abertzaleagoa, ama.

Bai, “nazionalista abantzara!” esaten zuen berak. Aitak jokabide txarra emanda zeukan –gerran ihes egiteagatik, bada, gorriekin ibili zelako–, eta ama juezaren aurrera joan zen esanez beraren gizona gizon on-ona zela, ez zitzaiola gerrarik ez endredorik gustatzen, eguneroko mezatako gizona zela eta hau eta hura. Orduan, berari galdetu zioten: “¿Y usted?”, “¿Yo? ¡Nazionalista abantzara!”. Hala edo hola, libre atera zuen gizona. Baina ez zeuden Ondarroan ondo eta horregatik joan ziren Pasaiara. Gero, gauzak baretu zirenean, Ondarroara berriz. Amak Ondarroan nahi zuen. Horregatik ipini zidan izena Antigua, hemengo amabirjinaren izena.

Amaren abertzaletasuna…

Behin, Francoren andrea Mutrikura etorri zen, zer edo zer inauguratzera. 8 bat urte edo izango nituen. Guretzat, autobusean Mutrikura joatea gauza handia zen. “Nora zoazela?”. “Francoren andrea dator Mutrikura…”. Guk ez Franco ez haren andrea, ez genekien ezer. Gure amak bai! “Zeu hara joan?”. Ezetz. Nik neure arrazoiak. Amak, ezetz. “Esan ez zoazela!”... Beste batean, Zornotzan bazen eskola bat, eta sekzio femeninokoak bazuen han hile bat edo bi guk umeok pasatzeko denbora. Nire lagun guztiak joan ziren. Ni ez. Esan nion amari, neure beharra egin, jolasak, ikasi, ez zela besterik. “Zeeer? Falangistak! Fuera!”. Pentsatu ere ez joatea.

Aita baino beroagoa ama.

Bai, aitak sekula ez zigun gerrako konturik kontatu. Amak esandakoak egiten genituen. Aita, isilik. Sekula ez genion ezer entzun. Ez gerra ez beste. Endredorik ez zitzaion gustatzen. Adibidez, ETAren hilketak ez zitzaizkion gustatzen, disparatea iruditzen zitzaion. Baina Imanol [Oruemazaga] kartzelatik irten zenean, hainbeste jende hari harrera egiten herrian, hura gustatu zitzaion. “¡Al carajo!” [Pikutara!] esaten zuen. Edo guardia zibilen muturren aurrean ekintzaren bat egiten zutenean… Horiek bai, gustatzen zitzaizkion. Baina berba motzekoa zen aita. Gurean ama zen kontu esantzailea, berba egokia zeukan, zabala berbetako era, lehengo kontuak kontatu! Pena hari gehiago ez entzutea!

Amaren aldekoa zara horretan.

Itxura! Beti esaten dut: gure ama ez balitz egon alai eta umoretsu, nik ez nuen jakingo orain dakizkidan kantu guztiak, berari entzundakoak dira-eta. Berak kantatu egiten zituen, eta nik entzun eta ikasi. Lehengo batean, San Inazio eguna, eta koadernoan ipini nuen gure amari ikasitako kantua. Sekula ez diot inori entzun –fabrikan andre bakarren bati, akaso, ni trokoa nintzenean, 12-13 urtekoa–, gure umeek ez dute ikasi, eta hauxe egingo da galdu! Sabino Aranaren kantua da, San Inazioren martxan. Eta beste bat, “San Inazio” barik “Iñaki” dioena, Euzkadi, euzkotarrak eta Lege zaharrak. [Biak kantatu dizkigu] Amari entzunda ikasiak ditut biak. “Hauxe egingo da galdu eta, orduan, hementxe koadernoan ipiniko dut”. Eta, gaur, ostera ere hemen San Inazio!

Aita arrantzalea, gizona ere arrantzalea…

Eta gizonaren anaia guztiak, denak arrantzaleak. Ezin hurrerago bizi izan dut itsasoko mundua. Halako batean, idatzi nuen: “Gure arrantzaleen bizimodua, emakume baten begietatik”. Hemen lehorrean zer edo zer pasatzen bazen ere, itsasoan pasatutakoa beti zen handiagoa. Denboralea nahiz zer edo zer. Isildu egin behar zinen beti. Gure Txomin jaio zen ordurako, gure gizona patroi zebilen. Neguan eskolak izaten ziren, haietara joan eta patroi izan zen. Lehenengo ume biak etxean jaio ziren, gizona arrantzale, eta pobre-pobre gu. Hirugarrena jaiotzeko zegoela, gizona patroi, prosperatu egin genuela eta mundu guztia klinikara joaten zenez, neu ere bai. Horra hor ume biak etxean ondo baino edertoago etxean eduki, eta hirugarrenaz, indarra aldrebes egin nuela, egin nuela, ez nuela, ahizpak sartu behar izan zuen kirofanoan. Odol asko galduta nengoen, hilko nintzen, sentitu barik, sufritu barik… Ez nuen medikuaren bozik entzuten ere. Ahizpa sartu zenean, Margarita, orduantxe zer edo zer. Etxekoa, familiakoa izatea zer den. Hari zer edo zer ulertu nion.

Entendimenturik ere ez neukan ordurako: “Antigua! Umea edukitzera zoazela, umea! Egin jaramon medikuari. Jaramon egiten ez badiozu, bertan hilko zara!”. “Indarra, zer esaten ari da?”… “Neuri egin jaramon!”, ahizpa Margaritak. Nahi dizut esan zelako txarto ibili ginen. Eta hurrengoko egunean, umea ikusteko ere, indar guztiz ari nintzen begiak irekitzeko. Ezin ireki! Ez nuen ikusi. “Ondo da?”. “Bai”. “Zenbat kilo?”. “Hiru eta zortziehun”. “Errakitiko orduan!”, nik. Etxean lau kilo eta gehiago jaiotzen ziren! Umeak buruko azala apurtuta zeukan, belarria ere halamoduz, feo-feoa zen koitadua… “Sentitzen dut, baina egun gehiagoan geratu beharko zara”, medikuak esan, eta ni pozik. Egunetik egunera, guapotzen gure umea! 27 bat urte izango nituen. Etxera etorri, parean zeudenak jaten hasi nintzen, eta neure onera etorri nintzen. Jose itsasora irtenda zegoen, 21 egun egiten zituen orduan. Bazetorrela esan zidatenean, hartu bi ume zaharrenak, hartu ume jaioberria eta portura, barrara, beraren bila. Hasi ni zer edo zer esaten eta, “ez didazu, bada, niri kontatuko, hura marea pasatu duguna!”. Holaxe. Itsasoan beti handiagoak. Jakina, han ikusi ninduen, kolore ederrak, bularrak bete-bete, ni, beraren andrea! Sinetsi ez. Beti arrantzaleena oker handiagoa: denboralea, arriskua… Gure amak ere: “Gizona ondo atenditu, ur handietan dabil beti eta”. Beti gu hobeto lehorrean. Gogortu egiten dira gizonak itsasoan, gogortu eta lotsatu maitasuna agertzen. “Matxoteak”, lehen esaten zena… Gure gizonak itsasoan arrantzale eta gu andreak etxean, bakarrik.

“Lehorrean beti hobeto”. Zer zen Ondarroa 60ko hamarkada horretan, frankismopean? Hemengo Andoni Arrizabalaga eta gainerako.

Gu hantxe, olagarroa lantxe, barruan. Eta gure umeak? “Lehengusuak” genituen denak. “‘Lehengusu’ bat dator gaur, egun batzuk pasatzen”. Beti “lehengusuak”. Eta herri batetik bestera baten bat eroan behar zenean, neure ahizpa Margarita eta gure umeak atzean, autoan, gutxiago igartzeko. Gaueko orduetan, umeak lo. Haiek dena zekiten. Zer tamaina arte, ez dakit. Horrela zen lehenago eta horrela bizi genuen. Gero ikusi genuen nahikoa zela, horrela ezin zitekeela izan, beste zer edo zer behar zela. 2000. urtean, koadernoa idazten hasi nintzenean, ikusten nuen hala ez zela izan behar.

Nortasun-agiria

Antigua Urbieta (Donostia, 1938). Ondarrutarra. Bost ahizpa dira, bera hirugarrena. Irakurzalea txikitandik, etxean libururik ez eta auzoan irakurri ei zituen, Antzosolo etxean eta Augustin Zubikarairenean, honen umeak zaindu bitartean. Arrantzalea aita, arrantzalea gizona –1960an ezkondua, lau seme-alaba, zazpi loba–, bertatik bertara bizi izan du itsaso eta arrantza giroa. Idatzi ere zuen horretaz. Halaber, idatzia du bere aita Hipolito Urbieta zenaren biografia gisakoa, eta esaera zahar bilduma Ondarroa aldizkarian. 1995etik hona idatzitako hainbat bertso ere gordeta ditu ahizpak horretarako berariaz emandako koadernoan. Eta, barrura begira, urtero Arantzazura joan eta senar defuntuari kontatzen dizkionak ere jasoak ditu. Gainera, eskualdeko Hitza-n, argitaraturiko zutabeak. Antiguaren altxorra, irakurlearekin banatzea merezi duena. Gure memoriaren zaindaria. 

Azken hitza

“Arantzazun, emakume batek ikusten ninduen beti eta, ‘arratsalde on!’, eta ‘arratsalde on!’, beste barik. Ez nekien bera zein zen, eta berak ere ez neu. Egun batean, berak: ‘Emakume hau zein ote da, bada. Ikusten zaitut beti kartapazioa, liburua, koadernoa edo zer edo zer hartuta! Gustura jakingo nuke zein zaren, andereño, maistra edo dena delakoa’. Nik: ‘Horietarikoa ezelakoa ere ez ni’, eta han non ateratzen zaidan: ‘Ni naiz Euskadiko poetarik gazteenaren ama!’. Harritu egin nintzen esanaz. Halako fardamentua! Ez naiz halakoa-eta. Eta berak diost salada-salada: ‘Hara hor! Bada ni naiz Euskadiko poetarik zaharrenetarikoaren ama!’. Xabier Leteren ama izan! Eta gure besarkada!”.


You are interested in the channel: Landareak
2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Negupase of insects
The cold is raging. When it's not, but this winter it's hitting some territories beautifully. And how do insects survive to reappear in force with spring? I had a street question last night. From there there is the little cochlea to the intelligence and ingenuity of the insects... [+]

Eguneraketa berriak daude