Pobreziak gora egiten duen bitartean, aberatsak gero eta aberatsagoak dira Frantzian. Desberdintasun sozialen areagotzea agerian utzi duen txostena argitaratu du Gobernuak.
Frantziako Estatuak inoizko ekoizpen altuena izan du aurten, 1,9 biloi eurokoa. Haatik, 8,6 miloi frantziar bizi dira txirotasun egoeran, hau da, biztanleen %14; Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ez da inoiz horrenbesteko pobreziarik izan.
Haur, gazte eta etorkinak kaltetuenak
Adinari dagokionez, haur eta gazteak dira nagusiki egoera ekonomiko larrian daudenak. François Hollanden Gobernuak aitortu duenez, “gero eta gazte gehiagok, pobrezia dute behin-betiko etorkizun”. Adin txikikoen %19,6 txirotasun egoeran bizi da; gazteen artean ostera, %21,9. Hezkuntzak ere areagotu egiten du pobreziarako joera: urtero 130.000 gaztek uzten dituzte ikasketak bigarren hezkuntza amaitu aurretik.
Txostenak nabarmentzen duenez, etorkinak dira diru falta gehien nozitzen dutenak, %40ak hain zuzen. Lana izateak ere ez du oparotasuna ziurtatzen, biztanleria aktiboaren %6,2 txiroa baita. 75 urtetik gorako emakumeen %14,1 ere egoera ekonomiko kaskarrean dago.
Aberatsenek krisirik ez
Biztanleen pobrezia-tasa gorantz doan arren, aberatsenak ez dira inoiz horren dirudun izan. Salim Lamrani Pariseko Descartes Unibertsitateko irakaslearen arabera, diru gehien duten 500 frantziarren aberastasuna 330.000 miloi eurokoa da aurten, pasa den urtean baino %25 handiagoa. Guztira Frantziako kapitalaren %10 dago haien esku. Dirudun horien artean, 1.000 miloi euro baino gehiago dituzten 55 pertsona daude, iaz baino 10 gehiago.
I have recently had the opportunity to see the latest work by Pierre Carles, a committed documentary author. Under the name of Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC guerrilla, the future has history), proposes a renewed account of the armed conflict that has lasted... [+]
The poor management of the Valencian cold drop has led to a change in adverse meteorological alerts, as shown in the first season of "winter". Faced with the threat of rivers overflowing in Hego Euskal Herria, the indications for protection came along several paths, since no... [+]