argia.eus
INPRIMATU
Lan hitzarmenak

Aitor Sarriegi @asarriegi 2013ko uztailaren 17a

Aurtengo uztailaren
zazpitik zortzira
aldatu zuen jende
askok ikusmira.
Zertan bizi hitzarmen
handiei begira
Madrildik erreformak
egitean tira
denak ezerezean
geratzen badira?

Erru bera daukate
onartu zuenak
eta lan erreformaz
baliatu denak.
Hitzarmen eta sosez
nahiz mintzatu denak
eskubideak dira
jokoan daudenak
urtetako borrokak
lortu dituenak.

Orain arte gaituzte
jipoitu, epaitu...
baina Madrilgo soka
ez da hor amaitu.
Nahieran tenk jartzen da,
nahieran lasaitu
sokak berekin karga
gehiago bai baitu
eta eten ezean
ito egingo gaitu.