argia.eus
INPRIMATU
Herri harresia

Julio Soto 2013ko uztailaren 04a

Doinua: Agur maiteño gudara noian.

Ilunpetako mintzoak kantuz
darabilzki eresiak
entzungor egin nahi die gure
Euskal Herri bereziak.
Borrokan argi izpi bat sortu
digu herri harresiak
nahiz herri honek maite ez izan
harriak eta hesiak.

Militantzia politikoak
ondorio du kartzela
bakea preso sartu nahi dute
bizi dadin libre gerla.
Esperantzatan haize berriak
astinduko gintuela...
Ohartu gara haizeak toki
beretik jotzen duela.

Donostiatik, Ondarroara
bide bat zeharrekoa
Ondarroatik, Iruñeara
zital beti aurrekoa.
Erresistentzia auzolana da
sare bat indarrekoa
eskurik esku, herririk herri
eraiki beharrekoa.