Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Intsusaren txirrinta

JELUF-CC BY SA

Aurtengoan ere berandu nabil. Beti da berandu eta, eskerrak. Urtero udaberriaren bihotzean loratzen den intsusaz (Sambucus nigra) zerbait idaztea gustuko dut. Corylus avellana hurritzaren antzera baztertua dugu, eta niri ez gustatzen... Bi kriskitinek gogorarazi didate intsusaren aurtengo ahanztura.

Duela pare bat aste, bihotzekoa dudan sukaldari talde baten lana dastatzeko aukera izan nuen. Nik beti arrainak eta barazkiak jateko txirrinta, baina haien pare jarri zuten sagarra, Malus x domestica. Negu osoa eta udaberriaren erdia ganbaran igaro dituzten sagarren muztio egin berria. Izugarria; hura gutizia. Ez zen muztio hutsa ordea. Ahosabaian beste zerbait salatzen... Eta zer izango zen bada? Gure intsusa paregabearen lore fina. Intsusa-lore siropa zuen nahasia. Egun erdiz loreak uretan beratu behar dira, eta limoia edota laranja edota nahi den usaingarria edo gozagarria gehitu. Gustuko duzun proportzioan nahasi muztioari.

Ardoa ere dastatu izan dut, intsusarena. Eder askoa. Ardoa du oinarri, zuri lehor, gozo, gorri edo beltza, zerorrek erabaki. Sartu litro betean dozena erdi bat lore ginbail, eta zeuk antolatu ardoaren gainaldera ez azaltzeko era. Eduki beratzen pare bat egunez, atera loreak eta ardo-hustu eskuetan. Ondorengoak zeure gogara: garbitzeko, iragazi nahi adina aldiz, erantsi gozagarriren bat (azukre, ezti...), gehitu alkohola, beste uxual edo edari bizi pittin bat. Ni intsusaren berezko usain eta dasta hutsen zalea naiz, baina erantsi gustu duzuna: arrosa usaintsuen petaloak (Rosa sp), larranbiloa (Matricaria chamomilla), kanela (Cinnamomun verum), mihilua (Foeniculum vulgare), oreganoa (Origanum vulgare)... Intsusarekin egindako “garagardoa” ere zintzurretik pasea dut, komentuko baratzezaina zen moja baten esku maskurrez beteek egina.

Bigarrena, bizi berria naiz. Izugarrizko euriteak zetozela eta, errekak eta jendeak elkarrekin bizitzeko nola antolatu diren ondoen ikusten den gure bailaretako batera joan nintzen. Basaburu Txikiara. Lagunak ere tartean, eta egun parea moldatu genuen. Gure etxe kontrako intsusak azken loreak zituenean, hangoak puri-purian. Nonahiko bazterretan ginbail aterki laruak irekita. Ez da hemendik aurrera lore hori asko ikusiko. Aurten.


You are interested in the channel: Zuhaixkak
The asphalt patio becomes a meadow filled with trees and plants in Estella's school
The 350 square meters of asphalt that constituted the patio and entrance to school have become green areas in the Remontival Public School of Early Childhood and Primary Education in Estella. Planted trees, shrubs and plants are aimed at improving heat and cold management,... [+]

2015-01-14 | Jakoba Errekondo
Marchitoso

Some plants have a special custom: they are wilting, martising. The leaves wilt, but do not fall and remain suspended until the next spring. When the new sweat swells your eyes, it will break the handle of the peduncle and collapse. The best known are Ametza (Quercus pyrenaica)... [+]


2014-01-22 | Jakoba Errekondo
Hortentsia santua

Gehien egin didaten galderetako bat izango da: hortentsia noiz eta nola inausi behar dut? Bada, hemen erantzuna, Zeraingo Benefiziaduneko hormaren babesean.

Hortentsiak, neguan begietan gordeta jasotzen ditu hurrengo udaberrian irekiko dituen loreak. Era berean zuhaixka da... [+]


2014-01-22 | Jakoba Errekondo
The ecologist epidemic

The tree of love and the tree of Judah, the Cercis siliquastrum, the name of the same tree, the pair! Love betrays many times! Isn't Judea the nest of betrayal? The Corner of Religions...

In addition to hypocrisy, religions have mercy on others, a true pity. The Judy sold would... [+]


2013-07-03 | Jakoba Errekondo
Zihaurria

Intsusa mirakuluzkoaren loraldia baliatu al dugu? Bere lore ginbailen siropa edo ardoa edo dena delakoa egiteko sasoia joan da. Aurten eguraldiak ibili duen bisajearekin, sekula baino beranduago eta luzeago ireki ditu lore gozoak intsusak (Sambucus nigra).

Geroxeago irekitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude