argia.eus
INPRIMATU
120.000
Jakoba Errekondo 2013ko ekainaren 20a
Jialiang Gao-CC BY SA

Izugarriak dira baobabak, Adansonia sp. Itxura izugarriaz gain berez ere halaxe dira. Eitea eta izatea bereziak. Ura orain suilaka eta puska batean ttanttarik ere ez izaten den tokian bizitzera jarriak daude. Enborrean 120.000 litro ur baino gehiago bildu eta jasotzeko gai dira. Zerbaitegatik deitzen zaie botila-zuhaitz.