Administrazioek zerbitzu eta dirusarietan egin murrizketek kinka larrian utzi dituzte adinekoak. Hurrengo erasoa Espainiako Gobernuak iragarri du: 2013an pentsioen erreforma gogorra onartuko du. Iraganean lan baldintza duinen alde borrokan aritu zirenak, egun euren eskubideen defentsan borrokatzen jarraitu beharko dute.
Ongizate estatua kolokan dago murrizketak direla medio. Maiatzaren 30ean Hego Euskal Herrian greba orokorra deitu dute sindikatu eta eragile sozialek; osasungintzan eta hezkuntzan azkenaldian hartutako neurriak nabarmendu dituzte kalera irteteko arrazoi nagusitzat. Europar Batasunak agindu eta “gobernu obedienteek” betetzen dituzten erreforma, lege eta dekretuen kontra azaldu dira sindikatuok eta “kalitatezko zerbitzu publiko unibertsala” bermatzeko exijitu die instituzioei. Epe motzean, aizkorakada adinekoen lepora etor liteke, pentsioen sisteman murrizketa gogorra iragarri baitu Espainiako Gobernuak eta egun pentsioa kobratzen dutenei eragingo baitie zuzenean.
Euskal Herrian pentsioren bat jasotzen duten 700.000 lagun inguru daude, jubilatu, alargun, umezurtz eta ezintasunen bat dutenen artean. Nafarroan 124.906, Bizkaian 272.600, Araban 67.565 eta Gipuzkoan 174.000. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako azken datu eguneratuak 2009koak dira, 58.947 pentsionista hain zuzen.
Krisia gehien kolpatu dutenen artean daude adinekoak. Erabiltzaile nagusienetakoak izaki, jendarteko sektore hori larrutik nozitzen ari da zerbitzu publikoetan egin diren murrizketak. Yolanda Barcinaren gobernuak Nafarroan bultzatu duen osasungintzaren pribatizazio prozesua dugu gurean adibide deigarriena, ospitaleetan ingresaturik dauden aiton-amonek kalitate eskaseko sukalde zerbitzua dute orain.
Bestetik, langabeziaren gorakada itzelak ere izan du eraginik jubilatuen aurrezteko gaitasunean. Espainiako Estatistika Institutuak emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herriko 233.043 langabetutik ia herenak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen. Horietako asko euren gurasoen pentsioei esker bizi dira. CC.OOek Nafarroan egindako ikerketa batek dio bost urtetan 1.000tik 3.600era igo dela egoera horretan dauden familien kopurua. Erretiroa hartu duen adineko asko, familiaren euskarri ekonomiko izatera itzuli da.
Bizi-mailarekin konparatuz gero, pentsioen zenbatekoaren batez bestekoa –1.052 euro EAEn eta 970 euro Nafarroan– urtetik urtera murriztuz joango da; ohiko gobernuen politikaren ondorioa da. Espainiako Gobernuak azken aldiz 2011n erreformatu zuen pentsioen sistema eta bertan erabakitakoa (jubilazio adina atzeratzea, kotizatu beharreko urteak handitzea…) gradualki ezarriko dute. Bidearen amaieran %20ko murrizketa izan dezakete pentsioek.
Baina administrazio zentralak baliabide ekonomikoak epe motzean behar ditu. Horretarako, jadanik pentsioa kobratzen dutenen poltsikoan eskua sartzea baino ez du. Hala, 2013an onartuko duen pentsioen erreforma berriarekin urtero 2.000 milioi euro aurreztuko dituela kalkulatu du.
Dena den, erreforma hori burutu aurreko pauso bat jadanik eman du Gobernuak. Martxoaren 15eko Ministroen Kontseiluan aurre-erretiroa hartzeko zailtasun gehiago jarri zituen, erretiro-adin erreala atzeratzeko asmo irmoz. Erabaki horrekin urtean 570 milioi euro gehiago izango ditu beretzat.
Fátima Báñez Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak idatzitako dokumentu baten arabera, pentsioek “bilakaera maltzurra” izan dute, kontsumo prezioak eta soldatak baino gehiago hazi baitira urte askoan. Dokumentu horretan aipatzen da beharrezkoa dela “Iraunkortasun faktorea” aplikatzea. Hau da, hainbat aldagai lausoren aurreikuspena kontuan hartuta (bizi-itxaropena, demografia eta ekonomia indizeak…) pentsioak kalkulatzeko formula aldatu ahal izango da, “sistemari oreka emateko”.
Gobernuaren aginduz “adituen” batzorde bat eratu da, faktore hori aztertu eta proposamena egiteko; maiatzaren 31 arteko epea du. Baina badirudi Madrilen gauzak nahiko garbi dituztela. Iraunkortasun faktore hori aitzakia hartuta hainbat neurri iradoki dituzte, hala nola derrigorrezko erretiro adina 67 urtetik gorakoa izatea, kotizatu beharreko urte kopuruak are gehiago igotzea…
ELA sindikatuak, berriki kaleratutako idatzi batean dioenez pentsioen erreforma berriak ekarriko duen aldaketa nagusietako bat izango da “legez pentsioak KPIa adina igo behar ez izatea”. Hau da, eguneraketa-indizeak jaitsiz, pentsioa jasotzen dutenek erosteko ahalmena galduko dute eta galera hori betikotu egingo da. Neurri horrek bete-betean joko ditu pentsioen menpe bizi diren guztiak.
LABeko politika sozialen idazkari Bea Martxuetaren esanetan pentsioa eskubide gisa desagertu egingo da: “Badakigu zenbat jartzen dugun, baina ez etorkizunean zenbat kobratuko dugun”. Bere ustez, erreforma honekin pentsio sistema deuseztatu eta aseguru etxeei bidea ireki nahi diete. Hain justu, iraunkortasun faktorea aztertuko duen adituen batzordea, bankuen eta aseguratzaileen ingurukoek osatzen dute batez ere.
Bestalde, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek ohartarazi du datorren asteak “garrantzi handikoak” izango direla eta ordua dela sindikatu eta mugimendu sozialen artean “gure alternatiba eraikitzeko”.
Azken urteotako giro erasokorraren testuinguruan, pentsiodunen elkarte eta mugimenduek indarra hartu dute. Pentsioak prezioak adina igotzea izan da euren aldarrikapen nagusietako bat –Zapaterok izoztu egin zituen eta Rajoyk s %1 soilik igo–. Baina eskaera gehiago ere badituzte. Esaterako, 2013ko otsailean hainbat taldek mobilizazioak egin zituzten botiken berrordainketaren harira eta Iñigo Urkullu lehendakariari eskatu zioten “intsumiso” izan dadila Espainiako Gobernuaren aurrean.
Bizkaiko Pentsionistak Martxan-eko kide Carlos Ruizek Bilboko Brankan argitaraturiko artikulu batean oso argi laburbildu du bere ustez murrizketen aurrean izaten ari diren jokaera: “Erreakzionatu egin dugu eta plataformetan antolatzen ari gara. Alternatibak sortu eta kalera irten gara, ez dugu abangoardiez hitz egin nahi, baina hazten doan borroka baten motor bihurtu gara, urte askotako lanaren ordainetan lorturiko eskubideak manten daitezela bermatu behar dugu”.
Nafarroako esparru ideologiko ezberdinetako hainbat jubilatu eta pentsiodunen taldek manifestu bateratua sinatu dute Adinekoak krisiaren aurrean izenburupean; jadanik ehundaka lagunen atxikimendua jaso du. Zehazki, Nafarroako Gobernuari eskatu diote berma ditzala pobreziaren atalase-mailatik gorako pentsioak, baita osasun sistema doako eta unibertsala ere. Manifestuak “belaunaldien arteko elkartasuna” aldarrikatu du, sektore ahulenak defendatzeko, eta dei egin du “murrizketen aurka konbokatzen diren ekimen guztietan parte hartzeko”.
Koordinadorak lehenengo mobilizazio bateratua orain bi hilabete izan zen; Iruñeko kaleetan manifestazioa egin zuten, 55 urtetik gorakoek subsidioa jaso eta aurre-erretiroa hartzeko Espainiako Gobernuak jarri dituen zailtasunen aurrean protestatzeko.
Ez da azkenekoa izango, aste honetako greba orokorrean parte hartzeko deia egin baitute adinekoen hainbat taldek, tartean Pentsionistak Martxanek eta Duintasunak, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak.
Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.