Hiztun oinarrizkoak izan ditu hizpide Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak joan den astean. A1 eta A2 euskara egiaztagiriak, eta haiek lortu ahal izateko ikasmateriala aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Orain arte, Europako markoari jarraiki, euskara ikasleek B1 mailako egiaztagiria zuten oinarrizkoena. C2 da mailarik altuena.
Hiztun oinarrizkoentzat dira bi egiaztagiri errazenak, une honetan 9.200 ikasle ari dira gutxieneko maila horretan, hau da, euskaltegietan ari diren ikasleen hirutik bat.
Baztarrikak hiztun oinarrizkoen ahalegina eta beharra azpimarratu zuen: “Era guztietako erabiltzaileak behar ditugu. Oinarrizko maila dutenek ere ekarpen handia egin diezaiokete hizkuntz bizikidetzari”. Eta ildo berean hitz egin du Joseba Erkizia HABEko zuzendariak: “Helburua ez da gramatika, komunikatzea baizik”.
Bi mailak gainditzeko material berezia prestatu dute, Primeran! izenekoa.
Euskararen gorentasunera iritsi nahi duenarentzat balio dute egiaztagiriok, baldin eta bidean geratzen bada, esku artean zerbait duela geratuko da.
EGA ospetsuaren maila lortzea ilargira joatea baino zailagoa iruditzen zaiona errazago animatuko da euskara ikastera.
Gramatika-zurrunbiloan itotzeko arriskua saihestu daiteke maila apalekin eta ikaslearen gogoa bizirik mantendu.
Ez dezagun ahaztu ordea, hizkuntza ikastea hizkuntza ikastea dela, eta ondo ikasteko orduak horretan ematea ezinbestekoa dela.
Nire lagun batek dio, mende erdia beteta, berandu dabilela euskara ikasteko, ez litzatekeela gai izango. Herri euskaldunean bizi denez ia dena ulertzen du eta esaldi osoak esateko gai da. Desafioa otu zait: “Baietz dakizunarekin A1 atera!”.
It is not Christmas, however, there will soon be decorations in the big shops to announce it, or at least they say so. In the shop window “Zorionak! Claims like “Gabon ederra passes!” will be exposed everywhere. However, congratulations can be many: the lottery, bringing a... [+]
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.