Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Aukeratu: euskara edo ospea

  • Ura urre nola bihurtu asmatzekotan, ez argitaratu emaitzak hizkuntza gutxitu batean. Horra EHUren arazoetako bat: ikerkuntzan euskara sustatzeko neurri orok topo egiten du aspaldi eraikitako hesiekin. Oraingoz ezin gaindituzko hesiak dira, beren lanaren berri euskaraz eman nahi duten ikertzaileek ondo dakitenez.

Ingelesa da nagusi nazioarteko inpaktuzko aldizkarietan. Euskarak, aldiz, zaila du prestigiodun argitalpenen zerrendetan muturra sartzea.
Ingelesa da nagusi nazioarteko inpaktuzko aldizkarietan. Euskarak, aldiz, zaila du prestigiodun argitalpenen zerrendetan muturra sartzea.

EHUko Zientzia Fakultatean elkartu gara izena ezkutuan gorde nahi duen irakaslearekin. Bere bulegoan hartu gaituenean paper bat du eskuan; Unibasq-ek bidali dio, hau da, Eusko Jaurlaritzak EAEko unibertsitate sistemaren kalitatea ebaluatzeko sortutako agentziak.

Aipatutako dokumentuaren bitartez, Unibasqek esplikatu egiten dio irakasleari zergatik ez duen lortu puntu nahikoa Irakasle Oso bihurtzeko, eta ondorioz unibertsitatean estatus hobea lortzeko: “Eskatzailearen argudiatzeak aztertu ostean, batzorde honek berresten du aurrez emandako puntuazioa. Argitalpen zientifikoetan plazaratutako lanei dagokien puntu kopurua asko aldentzen da Irakasle Oso batek behar lukeenetik. Maila hori eskuratu ahal izateko, hautagaiak handitu egin beharko du itzal handiko aldizkarietan egindako ekoizpen zientifikoa”.

Ez dugu asmorik, ezta gaitasunik ere, gure solaskidearen produkzio zientifikoa noraino den bikaina epaitzeko. Berarengana etorri izanaren arrazoia beste bat da: hizkuntza aldetik dagoen desoreka batez ohartarazi nahi gaitu. Unibasqek aztertutako epean, dozena eta erdi inguru ikerlan argitaratu ditu euskaraz, eta denen baturagatik zero puntu eskuratu ditu. Gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu duen bakoitzarengatik baino gutxiago. Hori bai, Euskararen Ezagutza alorrean puntu kopuru maximoa eman dio Unibasqek gure irakasle anonimoari. “Baina nik ez ditut lan horiek idatzi euskara menperatzen dudala frogatzeko; zientzia-ikerlanak dira”.

Oihartzun defizita

Ikerkuntzan, egindako lanaren kalitateak baino garrantzi handiagoa izan ohi du haren oihartzunak, eta euskaraz lor daitekeen oihartzuna hutsaren hurrengoa da. Edo hutsa besterik gabe, Unibasqen irizpideak aintzat hartzera. Hori jakin badaki urtarriletik EHUko Euskara errektoreorde den Xabier Etxaniz Erlek. “Artikulu baten inpaktua neurtzeko irizpide bat da zenbat aldiz izan den aipatua, eta euskaraz idazten baduzu ia inork ez zaitu aipatuko. Ingelesez idatzita, aldiz, askotan aipatuko zaituzte”. 

Ez du ingelesa alferrik aipatu Etxanizek, nazioartean ikerkuntzaren lingua franca baita. Esamoldea ez dugu geuk asmatu, EHUk berak idatzitako dokumentu batetik atera dugu: 2007tik 2012ra arteko Euskararen Plan Gidaria. Hona zer dioen Planak lingua franca-rena aipatzen duen paragrafo berean: “Erabat estandarizatuta ez dagoen euskara bezalako hizkuntza baten kasuan, euskaraz lan egin eta argitaratzen duten ikertzaileen ekarpenak ezinbestekoak dira”.

Euskaraz egindako ikerketa bultzatu beharra azpimarratzen du, hortaz, Plan Gidariak, eta horretarako hainbat neurri proposatzen du. Abian dira guztiak, baina ezin esan bost urteotan euskararen egoera biziki hobetu denik ikerkuntzaren alorrean.

Ingelesaren eskutik ospe bila?

Plan Gidariaren epea agortuta dagoenez gero, ikusi beharko da datozen urteetarako zer nolako egitasmoa garatzen duen errektore-talde berriak. Momentuz, eta ikerkuntzan euskara sustatzeari dagokionez, honakoa aurreratu digu Xabier Etxanizek: “EHUk euskara hutsezko hiru aldizkari zientifiko argitaratzen ditu: Ekaia, Gogoa eta Tantak, oihartzun eskasa dutenak. Gure asmoa da paperean orain arte bezala jarraitzea baina edizio digitalak elebidunak izatea, euskaraz eta ingelesez. Horrela, gure bi helburuak bete ahal dira: ikerketa egitea bata, euskarazko corpus zientifikoa osatuz joatea bestea. Euskaraz doktorego-tesi bat egitea oso garrantzitsua da euskararen garapenerako, baina beste aldetik ikusi behar da zer ekarpen egiten zaion zientziari. Logikoena da horren berri ematea kanpoan. Eta zer hizkuntza erabiliko duzu horretarako? Ingelesa”.

Xabier Etxanizen hitzetatik bakarrik ez, Euskararen Plan Gidariaren pasarte askotatik ere ondorioztatzen da euskarak ingelesa beharko duela bidaide, ikerkuntzan ospe pixka bat irabazi nahi badu. Euskarak EHUn duen lehiakide nagusiak, gaztelaniak, ez du arazo hori. Agian ez da ikertzaileen lingua franca, baina 500 milioitik gora hiztun edukitzea ez da berme ahula.

Euskaraz ikertzea, negozio txarra

Asmoak asmo eta neurriak neurri, bide luzea dago egiteke, Lore Erriondo EHUko Filosofia eta Hezkuntzen Zientzietako irakasle eta ikertzailearen iritziz. Ez dugu ausaz aukeratu Erriondo mintzakide modura, 2012ko Euskal Kulturaren Urtekarian idatzi zuen honengatik baizik: “Ikerkuntzari dagokionez, euskarazko ikerketa proiektuak urriak dira eta ikerketa-talde euskaldun gutxi daude. Ez da errenta euskaraz ikertzea: laguntza gutxi, curriculumerako balio eskasa, sortze lan handia eskatzen du terminologia mailan, talde eraketan, baliabide urriak eta beste hizkuntzatara itzuli beharra aintzat hartzea nahi bada”. 

Prestigio falta ez da arazo bakarra

Norberaren curriculuma gizentzeko duen balio eskasaz gain, beste faktore batzuek oztopatzen dute euskaraz ikertzea, Erriondoren esanetan. Esanguratsuenetako bat lan-kargaren banaketan dagoen desoreka da. EHUk irakasle elebidunak eta elebakarrak –hots, gaztelaniadunak– bereizten ditu; lehenbizikoek euskaraz zein gaztelaniaz eman ditzakete eskolak, bigarren multzokoek gaztelaniaz baino ez. Horrek zama dakarkie euskaldunei, ikertzeko denbora kentzen baitie. Euskararen Plan Gidariaren Luzapena izeneko dokumentuan desoreka hori existitzen dela onartzen du EHUk, bai eta arazoari aurre egiteko neurriak iragarri ere, baina momentuz arazoa hor dago.

Erriondok garbi du euskarak ezin duela munduan ingelesarekin lehiatu, baina uste du errealitate horrek ez gaituela konformatzera eraman behar. Alegia, EHUren zereginetako bat dela euskara sustatzeko eginahalak egitea –unibertsitatearen estatutuek diotenez, bestalde–; irakasle errenteriarraren hitzetan, “euskararen aldeko faktore zuzentzaileak” ezartzea.

Tesia euskaraz, gutxiren hautua

Orain arte egindakoa ez zaio nahikoa iruditzen Erriondori. “Irakaskuntzaren alorrean aurrerapausoak izan dira eskaria egon delako, baina ikerkuntzan ez da gauza bera gertatzen; ikerkuntzan, kontsumitzaileek ez dute eskatzen euskaraz egiteko”. Hona adibide gordina: 2001/2002 ikasturtean EHUn defendatu doktorego-tesien %8,3 euskarazkoa izan zen, eta %3,1 ingelesezkoa. Gainerakoa, gaztelaniazkoa. Hamar urte geroago, 2010/2011n, euskararen portzentajea ia berbera zen, eta ingelesarena, aldiz, sei halako: %18,3. “Ikasketak hasten dituzten ikasleetatik gutxi batzuk iritsiko dira ikertzaile izatera, eta horrainoko oztopo-lasterketan etengabe ematen diegun mezua da ingelesa erabili dezatela”, dio Lore Erriondok, “horrek ate gehiago zabalduko dizkielako. Bada, ateak zabaltzea bada kontua, ikertu dezatela euskaraz, eta gero arduratu dadila unibertsitatea ikertutako hori nazioartean zabaltzeaz”.

Xabier Etxanizek aitortzen du militantetik zerbait baduela tesia euskaraz aurkezten duenak, EHUk lan hori errazteko laguntzak eman arren. Eta gauza bera esan liteke ikerketaz oro har. “Militantzia horretatik aparte, EHUk pizgarriak eman behar ditu euskaraz argitaratzeko”, dio errektoreordeak. Pizgarria zein den asmatzea, horra gakoa.


You are interested in the channel: Euskara
2025-01-29 | ARGIA
For two decades, Basque and Elebic schools have taken over the French in the Northern Basque Country
Schools with an immersion model in Basque and a bilingual model have gone from being a minority in the Northern Basque Country to a majority in twenty years, according to the study of the Basque Public Institution.

2025-01-27 | Aritz Arrieta
The Basque host country?

To be honest, I don't know why I'm writing this. In today’s hostile environment, opinions of this kind are not well received. Perhaps LUZ will not publish this because it does not correspond to the opinions they have published so far (but if they have finally decided to publish... [+]


The Congress of Thieves will not be held this year
It is a decision taken by the organizers in the General Assembly: this year they will not organize a Congress of Thieves in Uztaritz. Insufficient motivation is the reason behind the decision.

The hiring dossier for the drafting of the HAPO of San Sebastián has excessive language requirements, according to the college of architects
Due to the appeal of the College of Architects, the City Council of San Sebastián rejects the hiring file.

The Basque Country Welcome Village

We Basques move our feet behind the witness of Korrika to proclaim that we want to survive as a Basque people in favor of our language, with the aim of the Basque Country we desire.

The tipi-tapa is the first step taken by a migrant person who leaves his homeland in Africa,... [+]


The City of Pamplona presents the bases of the plan for the promotion of the Basque Country
The City wants to get the approval of the political majority before the end of the year

The Aibar public center will have model D
The Department of Education has announced the implementation of Model D at the public school in Aibar. After months of protests, the organizers have managed to get the line of defense in Basque.

2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, kinship, civility, shrine and guacamole, among the latest updates to the Basque Dictionary
Euskaltzaindia has received the results of the work carried out in the second half of 2024. It presents new forms and compositions of existing ones. In the new ways, this time, above all, they've worked the vocabulary of cooking. They have taken as their source the contents of... [+]

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Judge of the Montana High Court of Justice... in Basque
Radio Irulegi has interviewed Montana State High Court of Justice judge Katherine Bidegaray. His father was from Mendibe and his mother from Ahatsak, the low Navarros.

Funeral
Die 'Xalbador II' by Mixel Aire Etxebar
He died at the age of 81 at the Basurto Hospital. Mixel Aire was bertsolari and pastor like his father Fernando Aire 'Xalbador'.

Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


All victims of the IAP

The victims created by the IAP are not only functionalized teachers thanks to the stabilization process brought about by the IAP Law, but much more. Some have been given some media visibility as a result of Steilas's appeal, but most of them are invisible. All the victims of the... [+]


Eguneraketa berriak daude