Zer gertatu da Hendaiako ikastolaren egoitza berriaren proiektuarekin?
Hendaiako ikastolan 246 ikasle dira. Iparraldeko ikastolan handiena lehen mailetan. Baina horietarik 66 Pausuko (Behobia-Urruña) eskola zaharrera joaten dira, biziki baldintza txarretan. 2007tik egitekoa zen ikastola berriaren proiektua auzapezak Herriko Kontseiluari presentatu dionean abenduan, Baionako suprefetak abisua eman du. Zehazki aipatzeko, Hendaiako Herriko Etxea Iparraldeko lehenetarik izan ikastola laguntzen. Duela hogei urte jada, Ikastolaren alde bozkatu zuen Herriko Etxeak eta ikastola berri bat eraiki zen. Ofizialki asialdi-gune bat eraiki zen eta administrazioak onartu zuen asialdi gune hori diru publikoarekin ordaintzea. Udaleku Elkarteak baliatzen badu ere, hendaiarrek badakite ongi Ikastola dela hor aterpetua: Hendaiako Gure Ikastola. Zerk derrigortzen du horrelako gezurrik babestea? Lege zahar baten aztarna batzuek; 1850 urtean Falloux diputatuak bere izena atxikiko zuen lege aurkeztu zuen Parlamentuan. Lege horrek, eskola pribatu eta publikoaren arteko oinarri legalak definitzeaz gain, Eskola Katolikoen baldintza pedagogikoak eta Errepublika eta Elizaren arteko ardurak arautzen zituen. Oso gauza gutti gelditzen da legea zahar horretarik. Kontzeptu bat: eskola pribatuarena, eta arau bat: “Eskola publiko diru publiko, eskola pribatu diru pribatu”.
ZER DIO BAIONAKO SUPREFETAK?
Baionako suprefetak dio Hendaiako Herriko Etxeak ez dezakeela eskola bat eraiki gero Ikastola bati uzteko. Falloux legean oinarrituz. Baina Seaskan ez dugu legea eta bereziki Iparraldeko errealitate soziolinguistiko eta politikoa berdin ikusten! 1969 urtean sortu zen lehen ikastola Baionan, 5 haurrekin. Gaur egun 3.000 goiti dira euskaraz ikasten ari, Ipar Euskal Herriko hiru eskualdeetan diren 30 ikastoletan. Eta hor dugu galdera: Iparraldean murgiltze eredua Seaskak bakarrik eramaten duelarik, ez ote du euskararen aldeko politika publikoa parte handiena bere bizkar eramaten? Ipar Euskal Herrian euskararen alde egiazko politika bat baldin bada, Seaskak eramaten duen lana ezinbestekoa dela aitortu beharko du administrazioak, behin betiko. Eta hala eginez, Iparraldeko ikastolak ez direla eskola pribatu “arruntak” aitortu beharko luke. Seaskako burrasoek ez dute eskola pribatuaren hautua egin, euskararen hautua egin dute. Beren haurrak Iparraldeko euskaldun kopuru ttipitzen ari den horietarik izan ditezen hautua egin dute. Beraz suprefetak igorri duelarik bere gutuna Hendaiako auzapezari ikastolan diren 3.000 haurrei zuzentzen zuen. Iparraldean euskararen hautua egin duten guztiei zuzentzen zuen.
Gaur egun gure haurren %90 aterpetzen dituen ikastolen %80 eremu publikoetan da osoki edo parte handi batean (lur publikoa, eraikuntza publikoa edo subentzio publikoak ukaiten dituen gure eraikuntza). Gutun horrekin, suprefetak zioen jadanik eginak izan diren ikastolen kontra ez dela itzuliko, baizik eta proiektu berriak blokatuko dituela. Arazoa da kasik ikastola guztiek dituztela handitze edo ikastola berri proiektuak eta ondorioz ikastola guztiak blokatzen ahal ditu. Hendaiakoa ez bada pasatzen, ondotik heldu diren guziak ez dira pasako. Eta horretan da arazo nagusia. Zer bilakatuko da hizkuntz politika edozein suprefetak ikastolen garapen gelditzen ahal badu egun batetik bertzera?
Beraz, zer egin? Manifak antolatu, dudarik gabe. Baita kantaldiak, inauteriak, Olentzero eta Herri Urrats ere! Euskara bizi dela aitortuz, erakutsiz. Bestalde, legea aldatu beharko da eta gure medio ttipi guziak horren alde ezarriko ditugu.
Ipar Euskal Herria ez bada ezer Parisen ere, lortuko dugu! Lortu behar dugulako!
This weekend I've been thinking about the word 'aesthetic' in relation to a phrase said by a friend: “This work is aesthetic.” I have studied the etymology of the word aesthetic, it seems that its meaning was originally perceived through the senses, and it was later associated... [+]
Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]
The other day in Bilbao, I met a friend at the Bira bar. We were very happy at the Tar and I said: “Of course, since you’re Guipúzcoa, hahahaha.” And he insisted that he was not Guipuzcoan. Without me understanding it, I kept saying, “Ah! Is it not? You were born in New... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
We are in the midst of a world imperialist offensive led by the Western bourgeoisie. The form that the imperialist offensive has taken is that of war, with all its variants: economic war, cognitive and cultural war, lawfarr; and, of course, military war. Western imperialism has... [+]
In recent years, the concept of industrial policy has reappeared strongly at various levels. The organization that was the hammer of neoliberalism, the International Monetary Fund, today insists that markets have been pressured to allocate resources efficiently and solve these... [+]
Japan, 8th century. In the middle of the Nara Era they began to use the term furoshiki, but until the Edo Era (XVII-XIX. the 20th century) did not spread. Furoshiki is the art of collecting objects in ovens, but its etymology makes its origin clear: furo means bath and shiki... [+]